Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Etxepare Institutoak deialdia ireki du. dv
Alemania, Georgia, Frantzia eta Estatu Batuetako Unibertsitateetan euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia

Alemania, Georgia, Frantzia eta Estatu Batuetako Unibertsitateetan euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia

Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute unibertsitate horietan Etxepare Euskal Institutuak deiturik. Izena emateko epea apirilaren 30 arte dago irekia

Itziar Altuna

San Sebastián

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 11 de abril 2021, 13:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Etxepare Institutuak Alemania, Frantzia, Georgia eta Estatu Batuetako Unibertsitaeetan euskara eta euskal kulturako irakurle berriak hautatzeko prozesua martxan jarri du, eskolak 2021-2022 ikasturtean zehar emateko. Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan. Plazak Parisko Sorbonne Nouvelle eta Sorbone Université unibertsitateetan, Alemanian Berlingo Freie eta Leipzigeko unibertsitateetan, Chicagoko Unibertsitatean eta Tiblisiko TSU unibertsitatean eskainiko dira eta interesdunek datorren apirilaren 30a arte izango dute epea izena emateko.

Irakurleak Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletza sareko parte izatera pasako dira: orotara 30 irakurlek osatzen dute sarea, nazioartean sakabanatutako 35 unibertsitate ezberdinetan.

Berlin eta Leipzigeko unibertsitateak

Berlingo Freie Unibertsitaterako euskara eta euskal kulturako irakurle izateko, hautagaiek Unibertsitateko graduko titulua izan beharko dute (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3HE) maila edo baliokidea eta Ingeleseko B2 maila egiaztatua, baita Alemaneko A2 maila. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere. Irakurleak asteko 19,25 eskola orduko lan karga izango du.

Leipzigeko unibertsiatearen kasuan, Unibertsitate graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3HE) maila edo baliokidea izatea eskatuko zaie hautagaie eta gutxienez Aleman maila B1 izatea. Aleman egiaztagiririk ez dutenen kasuan maila hori duten ala ez frogatzeko Unibertsitateak froga bat egin ahal izango die hautagaiei. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioan (A Hizkuntza Euskara) Gradua dituztenak lehenetsiko dira, baita ere euskararen 4HE egiaztatuta izatea ere. Horretaz gain, hizkuntzen irakaskuntzan eskarmentu egiaztatua izan behar da, bereziki baloratuko da euskararen irakaskuntzan eskarmentua.

Bereziki baloratuko den meritua: soziolinguistikan, hizkuntza politiketan edo kultur kudeaketan eskarmentua izatea. Kasu honetan jarduna gehienez ere astean 12 eskola ordu izango dira.

Sorbonne Nouvelle eta Sorbonne Université

Parisko Sorbonne Nouvelle eta Sorbonne Université unibertsitateen kasuan, Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3 HE) maila edo baliokidea izatea eskatuko zaie hautagaiei, baita Frantseseko B 2 maila izatea. Frantses egiaztagiririk ez dutenen kasuan maila hori duten ala ez frogatzeko Unibertsitateak froga bat egin ahal izango die hautagaiei.

Horretaz gain, Master titulazio bat izatea ere kontutan hartuko da. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Irakurleak Pariseko Sorbonne Nouvelle Université Unibertsitatean euskara I, euskara II eta euskara III izeneko irakasgaiak emango ditu, baita Kultura I eta Kultura II izenekoak ere. Irakasgai horien zama gehienez 192 ordukoa izango da ikasturteko. Horretaz gain irakurleari dagokio Parisko Sorbonne Université Unibertsitatean A1 eta A2 mailako bi ikasgai ematea, ikasturteko 39 ordu orotara eta Euskal Kultura eta Zibilizazioko ikasgaia ematea, ikasturteko 13 ordu orotara.

Tiblisiko TSU

Georgiako Tiblisiko TSU unibertsitatean Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) Gradua edo lizentzia izatea eskatuko da. Halakorik izan ezean, Giza zientzien, Gizarte-zientzien edo Letretan gradu edo lizentzia bat izatea (adibidez hizkuntzak, filosofia, historia, hizkuntzalaritza, itzulpengintza) eta Giza zientzien, Gizarte-zientzien edo Letretan Masterra izatea.

Euskara gaitasunean 3 HE edo C1 mailako egiaztagiri baliokidea izatea eta gutxienez ingeleseko C1 maila egiaztatua izan beharko dute hautagaiek. Ingeles egiaztagiririk ez dutenen kasuan maila hori duten ala ez frogatzeko Unibertsitateak zoom bidezko elkarrizketa bat egin ahal izango die hautagaiei. Euskal Ikasketetako masterrak lehenetsiko dira, baita euskararen 4. HE edo C2 maila egiaztatuta izatea ere, eta hizkuntzalaritza arloan artikuluak edo arlo horretako hitzaldiak. Kasu honetan, irakasleak lanaldi osoko ordukako kontratua izango du (asteko 15 ordu arte jardun akademikoetan).

Chicagoko Unibertsitatea

Azkenik, Chicagoko Uniberstitaterako euskara eta euskal kulturako irakurlea izateko, hautagaiek Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3 HE) maila edo baliokidea izatea eskatuko da, baita gutxienez Ingeleseko C1 maila edo baliokidea izatea.

Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 11. Artikuluko hautapen-irizpideen arabera. Chicagoko Unibertsitateko postu honetarako hautagaiekbi eskabide aurkeztu beharko dituzte, bata Chicagoko Unibertsitatean eta bestea Etxepare Euskal Institutuan.

Guztira euskara eta euskal kultura irakaskuntzan 5 ikasgai emango ditu, 132 orduko lan-karga izango du ikasturte osoan. Horretaz gain, lanaldi osoko lan-karga osatzeko, gaztelaniazko ikasgaiak emango ditu Unibertsitatean. Espainiar hizkuntzako ikastaroengatik ordaindu beharreko zenbatekoa Chicagoko Unibertsitateak ordainduko du.

Aldi berean, Chicagoko Unibertsitateak gaztelaniako atalerako hautaketa prozesu propioa egingo du, beraz euskara eta euskal kulturako irakurle hautagaiek Chicagoko Unibertsitateko hautaketa prozesura ere aurkeztu behar dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios