Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

'Abentura erraldoia' filma, gaurtik EAEko zinema aretoetan

Zinema Euskaraz programaren eskutik estreinatuko da film perutarra euskarara bikoiztuta

I, Altuna

Donostia

Ostirala, 25 abuztua 2023, 12:57

Comenta

'Abentura erraldoia' filma gaur estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film perutarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du filmak. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena. Eduardo Schuldt-ek zuzendutako marrazki bizidunen istorioa publiko guztiei zuzenduta dago.

Gipuzkoan, Errenterian eta Donostian ikus ahal izango da filma, Niessen eta Principe zinema aretoetan.

Zinema Euskaraz

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko den zazpigarren filma da, 'Superheroien familia', 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria' eta 'Alan giza antena' lanen ostean.

«Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko« helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programak, eta »haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz« arduratzen da, »zinemagintzan euskararen hedapena« bultzatzearren.

Datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere estreinatuko dira euskaraz. Horien artean, datorren azaroaren 3an 'Crazy, Kwai, Boo' pelikula iritsiko da zinema-aretoetara eta azaroaren 10ean 'Doraemon eta dinosaurioen irla misteriotsua'.

Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa ematea du xede nagusi eta, ildo horretatik, enpresei eta profesionalei laguntza eskaintzen die nazio, Europa eta nazioarte mailan garatu eta zabaldu daitezen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Abentura erraldoia' filma, gaurtik EAEko zinema aretoetan

'Abentura erraldoia' filma, gaurtik EAEko zinema aretoetan