Villabona
Pilota jaialdia gaur goizean Behar Zana pilotalekuanSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Pilota jaialdia gaur goizean Behar Zana pilotalekuanAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Viernes, 24 de enero 2025, 20:01
Behar Zana elkarteko pelotariek astebukaera betea izango dute oraingo honetan ere. Guztira ia berrogei partida jokatuko dituzte, horietatik hamabost Villabonan bertan. Urte hasiera honetan hainbat txapelketetan murgilduta daude eta, besteak beste, Euskal Liga, Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz, joko garbian zein paletaz.
Jardunaldiko etxeko lehenengo partidak ostegunean zein atzo jokatu bazituzten ere, gaur ere izango da herrian hainbat norgehiagoka ikusteko aukera. Villabonako Bear zana pilotalekuan, goizeko 10:00etan hasiko da jaialdia, eskuz binakako maila ezberdinetako partidekin.
Gipuzkoako txapelketako partidak jokatuko dira lehenengo. Infantil bigarren mailan, Martinez eta Elosegik Pagazpeko Alkorta eta Sanchezen aurka jokatuko dute eta, segidan, Sorarrain eta Barriola Hernaniko Labaka eta Otaegiren aurka lehiatuko dira.
Ondoren, Udaberri sariari dagozkion hiru partida jokatuko dira. Eskuz binaka nagusien bigarren mailan, Aranburu eta Mujikak Gaztelupeko Mendizabal-Mendizabal bikotea izango dute aurkari; jarraian, kadeteen hirugarren mailan Lacarra eta Elolak Hernaniko Madina eta Rodriguezen contra jokatuko dute; eta, amaitzeko, jubenilen hirugarren mailan, Larrarte eta Olasagastik Abantzuko Arrizabalaga eta Zubelzuren aurka arituko dira.
Aldi berean, Eskola Kiroleko Aiztondoko lehenengo Topaketa antolatu da eta gaur goizean izango da Erreboteko plazan. Benjamin zein alebin mailako haurrei zuzenduta dago ekimena eta, bertan, arku tiraketan, beisbolean zein errebotean jolasteko aukera izango dute.
Lehenengo benjaminak arituko dira 9:30ean, eta, ondoren, alebinen txanda izango da 10:30etik aurrera. Aiztondoko ikastetxeetako eskola kiroleko haur guztiak gonbidatuta daude ekintza honetan parte hartzera.
Gurea Antzokian 'Amak' antzezlana aurkeztuko du bihar, igandearekin, Txalo produkzioak taldeak. Iraitz Lizarraga, Oihana Maritorena, Tania Fornieles eta Intza Alkain dira Elena Diazek idatzitako antzezlan honetako protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude jada 10 eurotan antzokiko lehiatilan.
Komedia hau ikastola bateko itxaron gelan atera ezinik geratzen diren lau emakumeren arteko istorioa du oinarri. Egoera horrek mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, amatasunaren alde on eta txarrak aireratzeko balio izango diena.
Era berean, datorren ostegunean, hilaren 30ean, 'Itoiz. Udako sesioak' dokumentala estreinatuko da Gurea Antzokian. Bertan, Juan Carlos Pérez, 'Itoiz' musika taldeko buru zenak, taldea bere unerik gorenenean desegiteari buruz hausnatzen du bertan. Sarrerak salgai daude lehiatilan 5 eurotan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.