Amezketa
Sexualitateaz gehiago ikasteko tailerrak antolatu diraGazteentzako zein hauen gurasoei zuzendurako zortzi saio egingo dira datorren astetik aurrera
Aurten ere Amezketako udalak guraso zein gazteei zuzendutako tailerrak antolatu ditu sexualitateaz gehiago ikasteko. Helburua, espazio ireki eta atsegina osatzea da, zalantzak partekatzeko eta gaiaren inguruan hausnartzeko.
Gazteentzako bilerak Gaztelekuan egingo dira urriaren 6an, 7an eta 8an. Astelehenean eta asteartean bi txanda egongo dira, 16:30etik 18:30era eta 18:30etik 20:30era, eta asteazkenean bilera bakarra egongo da, 16:30etik aurrera.
Gurasoentzako bilerak, berriz, Kultur Etxean egingo dira, urriaren 8an 18:30etik 20:30era, eta azaroaren 12an eta 19an, 17:30etik 19:30era. Saioak irekiak dira eta ez da aurrez izena eman beharrik.
Samurrak Aniztasuna taldeko kideek gidatuko dituzte bilerak. Bertan, autoestimua eta norbere burua zaintzea, ezezkoa ematen eta mugak jartzen ikastea, eta kontsumoaren eragina azalduko dituzte. Helburua gazteek tresnak izatea da, bizitzan erabaki seguruak hartzeko, eta gurasoek seme-alabei laguntzeko bidea aurkitzen laguntzeko.
Aurretiazko borondateak
Gainera, aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia eskainiko da bihar astelehenarekin Pernando Ameezketarra Kultur Etxean 18:00etan, Elordi jubilatuen elkarteak eta Amezketako Udalak antolatuta. Olaia Arana Alvarez gizarte langileak eta zaintzaren gaian adituak emango du hitzaldia. Aurretiazko borondateen agiriaz eta eutanasiaz hitz egingo du, pertsonaren bizitzan ezintasuna iristen denean, nola zainduak izatea nahi dugun nola adierazi daitekeen ezagutzera emateko.