Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
San Lorentzo ingurua zutituta aurkituko dute lasterkariek. NEGU TRAIL
Tolosa Goierri

Negu trail zuri zuria Berastegin bihar

Aurtengoan ere 300 lagunek eman dute izena 16 kilometroko lasterketan parte hartzeko asmoz. Goizeko 10:00etan abiatuko dira plazatik

Elisa Belauntzaran

Berastegi.

Larunbata, 4 otsaila 2023, 00:02

Comenta

Berastegiko NeguTrail mendi lasterketa bihar goizean jokatuko da. Dena prest dute berastegiarrek eta bosgarren edizio honetan ere gozatu ederra har-tzeko aukera izango dute izena eman dute 300 lasterkariek. Herriko plazatik abiatuko dira parte har-tzaileak goizeko 10:00etan, bertan amaitzeko. 16,35 kilometroko ibilbide eder batean korrika eginez Urdelar, Larre, Ipuliño mendiak eta bestelako paraje politaz gozatzeko aukera paregabe izango dute beste behin mendilasterkariek.

Aurtengoan ere, 16 kilometroko ibilbidea, 1.038ko desnibel positiboa gaindituz, berastegiarrek bertara hurbiltzen diren partaidei primerako lasterketa antolatu diete. Dena den, aldaketa batzuk baditu ibilbideak izan ere, aurten Ipuliñora ez dira aurreko edizioetako leku beretik igoko partaideak, Itturtxabal izenez ezagutzen den eremuan ezkerretara dagoen bidea hartu beharko baitute. Bide horretatik jarraituz, bigarren argazkiko atakara iritsiko dira, bertan eskuinetara egin eta maldan gora abiatuko dira. Gainera, Ipuliñoko tontorran, gailurretik igaro eta beherantz abiatuko dira, pasa den urteetan igoera zen bide beretik. Aurrerago ere izango da beste aldaketa bat, izan ere, 'U' forma duen bidegurutze batetik behera joan beharko dute.

Ibilbidea zuri zuria aurkituko dute lasterkariek hainbat puntutan. Azken egunetako izotzak direla medio, duela bi aste botatako elurrak euste dio eta horrek ere zailduko du lasterketarien lana. Gogorra izango da batzuen-tzat edo gozamena ederra. Lokatza ere izango dute eta adi ibili beharko dute denek ere eorketa eta bestelakoekin. Hotzari aurre egiteko haize-babesgarria denez, lagunduko die, bestearentzat norberak jarri beharko du bere partetik.

Bestalde, txubaskeroa edo euritakoa ere eraman beharko dute partaideek. Era berean, derrigorrezkoa izango da ezinbesteko materiala osoa korralitoan sartzerakoan aurkeztea. Irteeran edukitzen den material berberarekin, bastoiak esaterako, egin behar da ibilbide osoa eta bakoitzak bere musukoa eramatea beharrezkoa izango da.

Antolakuntzak markatutako puntuetan berau jantzita eramatea beharrezkoa izango del gogoratzen du. Norberak bere edalontzia ematea beharrezkoa izango da anoa postuetan ura zein isotonikoa hartu ahal izateko.

Anoak eta kontrolak

Ibilbidea, probaren kartelekin, banderinekin eta zintarekin behar bezala markatuta eta ikusgai egongo da. Bestalde, helmugakoaz gain, gutxienez 2-3 anoa gune izango dira ibilbidean zehar. Gune horietan energetikoak eta hidratatzaileak diren produktuak eskainiko dira eta beharrezkoa izango da anoa postuetarako norberaren edalontzia eramatea. Antolatzaileek diotenez, lasterketaren zehar, laisterkarien edo kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debakatuta dago. Antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko ditu, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da. Horietan, araututako kontrolak egingo dira. Helmugan sartzeko gehienezko denbora 3 ordukoa izango da: Urdelarren, Larren eta Ipuliñon denbora korteak egongo dira. Antolakuntzako arduradunek kontrol guneetan aurrez ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten kirolariak probatik kanpo uzteko ahalmena izango du. Halaber, araudia betetzen ez duena, markatutako ibilbide osoa osatzen ez duena, dortsala ikusgai ez daramana, antolatzaileen aholkuei kasurik egiten ez diena edo beste kirolariekiko errespetu falta erakusten duena ere probatik kanpo utzi dezake antolakuntzak.

Ingurua zainduz

Edizio honetan ere, dortsalen banaketa, larunbatean arratsaldeko 18:00etatik-20:00etara eta igandean goizeko 8:00 etatik-9:00ak arte izango dira. Dortsalak hartzeko lekua udaletxeko erabilera anitzeko gela izango da.

Berastegiko Negu traileko antolattzaileek gogoratzen dute «lasterketa, ia osotasunean, natura gune zoragarri batean zehar korrituko da. Hori dela eta, ingurua babestea derrigorrezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea. Horretarako zaborra biltzeko tresnak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan. Arau hau hausten duena kanporatua izango da». Antolakuntzak Larrialditarako osasun zerbitzua jarriko du ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko du, horren beharrean aurkitzen diren kirolariarentzat.

Hau dena aurrera eramteko guztira herriko 130 boluntario ariko dira lanean bihar.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Negu trail zuri zuria Berastegin bihar

Tolosa Goierri : Negu trail zuri zuria Berastegin bihar