

Secciones
Servicios
Destacamos
BELÉN PARRA
OLABERRIA.
Jueves, 25 de noviembre 2021, 00:14
Ikasturte honetan Olaberriko Herri Eskolak beste proiektu bat jarri du abian, Baso Eskola, iaz Ekogune fundazioko hezitzaileen prestakuntza jaso eta hezkuntza-komunitatearen oniritzia jaso ondoren.
Proiektu honekin, Esther Saldaña zuzendariak azaldu duenez, eskolak bultzatu nahi duena da, naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz, ikasleen garapen integrala indartzea batetik; eta bestetik, natura eta biodibertsitatearen inguruan konzienziazio lan bat egitea ikasleekin. «Jakina da haurrek naturarekin modu jarrai batean harremanetan egotea onuragarria dela beren garapen integralarentzat eta ongizatearentzat».
Proiektuarekin curriculum ofiziala garatuko da, eta naturak hezkuntza-edukiak jorratzeko baliabide didaktikoak eskainiko ditu. Izan ere, bera izango da hezkuntza-baliabiderik garrantzitsuena.
Beraz proiektu honek eskaintzen duen bi indar-gune nagusiak jolasa eta naturaren aberastasuna dira. Jolas askea izango da ikasteko metodologia nagusia, haurren ikasteko metodo naturala baita. Horrela, ikasleek norekin eta non jolastu aukeratuko dute. Metodologia horri esker, ikasleek natura ikertu eta modu autonomoan eta askean komunikatuko dira elkarrekin; horrela, jarduten ikasten dute, benetako esperientziak bizitzen dituzten bitartean.
Irakasleek esaten digutenez, kanpoan hobeto jolasten da eta barruan baino gehiago. Era berean, garrantzia ematen diete naturako materialei «oso aberasgarriak izaten dira. Material desegituratua eskaintzen diegunean, interpretazioak askotarikoak izango dira, (makila auto bat, telefono bat, eskopeta bat izan daiteke), horrela joko sinbolikoa indartzen da».
Eta, azkenik, Esther Saldañak ere azpimarratzen du adin desberdinetako haurrak elkarrekin daudenean, elkarri laguntzen diotela eta imitazioa handitzen dela; eta, generoari dagokionez, kanpoan daudenean, neskak eta mutilak elkarrekin jolasten dira, barnealdean ez bezala.
Eskolako zuzendaritzak naturaren aberastasuna nabarmentzen du bereziki. «Mugimendua aberasteko bitarteko bikaina da, baita pentsamendua garatzeko, sinbolismoan sakontzeko, pentsamendu konplexua sustatzeko, harremanak hobetzeko eta, are gehiago, generoari dagokionez, natura aberatsagoa da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.