Borrar

Tolosa Goierri

Mendi irteera, antzerkia eta kontzertua azaroko agendan

Amaia Núñez

lizartza.

Ostirala, 31 urria 2025, 20:19

Comenta

Igandetik aurrera ekitaldiz beteriko agendari emango zaio hasiera Lizartzan. Azaroko agenda Pagoluzerako mendi ibilaldiarekin hasiko da bihar, Otsabio kirol elkarteak antolatutakoa. Goizeko 8:30ean aterako da taldea herriko plazatik eta bi ibilbide egiteko aukera egongo da adin guztietako mendizaleek parte hartzeko modukoak. Bata 14 kilometrokoa izango da eta bestea 6 kilometrokoa. Irteera irekia da parte hartu nahi duten guztientzako.

Datorren ostiralean, azaroaren 7an, 'Bizitza baten txalatak' solasaldia eskainiko du Onintza Enbeitiak. Kalamatrike kultur elkarteak antolatutako ekitaldian lehengo baserritarren bizimodua jasotzen duen testigantza liburua aurkeztuko du Enbeitiak udaletxeko aretoan, 18:30ean.

Biharamunean, hilaren 8an, larunbatean, Go!azen telesailaren aurrestreinaldia egingo da, 19:00etan udal aretoan, eta igandean, Peppermint Sextet taldeak kontzertua eskainiko du Ostatuan. Sortu berri duen 'Euskal Latín Jazz Ska Project' ikuskizuna aurkeztuko du.

Hilaren 14an, ostiralarekin, Tolosako Andragora emakumeen etxearen aurkezpena egingo da udal aretoan, 17:30etik aurrera. Igandean, azaroaren 23an, berriz, 'Milagros eta Valentina' antzezlana eskainiko du Parena Teatro konpainiak herriko Gunean, 18:30ean, Kalamatrike elkarteak antolatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendi irteera, antzerkia eta kontzertua azaroko agendan