Borrar

Leizarrateko igarobidearen sekretuak ezagutzeko txango gidatua

Anduetza Parketxeak irteera antolatu du igande honetarako, pertsonako 5 eurora

Viernes, 17 de septiembre 2021, 12:50

Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen sekretuak ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza Parketxeak (Zegama) igande honetarako, irailaren 19rako. Antolatzaileen esanetan Unescok Gizateriaren ondare modura katalogatua duen igarobidea «hurbilekoa bezain ezezaguna» da eta «historiaz beteriko natur ingurune magiko» honetaz gozatzeko sekulako parada.

Anduetzatik adierazi dutenez «gaurdaino egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute», besteak beste duela 12.000 urteko aztarnak topatu baitira: zeramika zatiak, hezurrak, etab. Ibilaldian zehar horrelako eta beste hainbat historia eta sekretu azaleratuko dira Aizkorri-Aratz natura parkeko gunean, izan ere aurtengo udan indusketa arkeologikoen kanpaina burutu da. Honetan jasotako materiala eta informazioa izango da txangoaren ardatz.

Txango gidatua 10:00etan Aldaolako aparkalekutik abiatuko da, Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez. Prezioa 5€ pertsonako izango da. Talde txikiak izango dira, gehienez 20 pertsona, Covid-19a dela-eta. Horretaz gain, musukoa eramatea beharrezkoa izango da.

Izena emateko eta informazio gehiago jaso nahi duenak anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatz dezake edo 943 80 21 87 / 688 62 36 09 telefonoetara deitu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Leizarrateko igarobidearen sekretuak ezagutzeko txango gidatua

Leizarrateko igarobidearen sekretuak ezagutzeko txango gidatua