Borrar
Leizarrate edo San Adriango igarobidea. fotolia

Hamabosgarren kanpainari ekin diote Aranzadiko arkeologoek San Adrianen

Haien lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da aurten ere bisita gidatuen bitartez

Ostirala, 16 uztaila 2021, 11:19

Comenta

Urteak daramatzate Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek Zegaman kokatuta dagoen San Adrian igarobidea (Leizarrate) induskatzen, eta ez dute kanpaina bakar bat ere amaitu zerbait berria aurkitu gabe. Aurtengoa hamabosgarrena dute eta, azken urteetakoak bezala, herritarrekin partekatuko dute bisita gidatuen bitartez.

San Adrian, hain zuzen, balio historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak…) aurkitu dituzte. Barrualdeko Done Jakue Bidea gizateriaren ondare izendatua izan da, San Adriango igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzadarekin batera. Aranzadiren webgunean erosi edo PDF formatuan eros daitekeen 'San Adrian-Lizarrate. Gipuzkoako historiaren igarobidea' liburu ederran jarraitu daiteke gune horren bilakera biziki interesgarria.

Arkeologoen lana zuzenean ikusteko aukera ere bada, Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak, elkarlanean, San Adrian igarobidearen (Leizarrateko) historiaren aztarnak eta nola ez, altxorrak ezagutzera emateko antolatu duten txango gidatuan. Horietako bat larunbat honetan egingo da, uztailaren 17an. Izena emateko edo informazio gehiagorako anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera edo 943802187 telefonora jo behar da. Izena ematea ezinbestekoa da, plazak mugatuak direlako.

Edonola ere, antolatzaileek aurreratu dute txangoak ez duena zailtasunik, hiru bat orduko iraupena duela, eta bost euroko prezioa. Aldaolako aparkalekutik abiatuko da, Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dagoena. San Adrian igarobideko (Leizarrateko) ibilbidea Anduetza parketxeko hezitzailearekin egingo da. Ondoren, igarobidean Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek ongi etorria egingo diete bisitariei eta indusketa arkeologikoaren berri emango ere. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da.. Iizateaz gainera, (hala balegokio), eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamabosgarren kanpainari ekin diote Aranzadiko arkeologoek San Adrianen

Hamabosgarren kanpainari ekin diote Aranzadiko arkeologoek San Adrianen