Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Toka, Igel eta Pote txapelketan irabazi zuten jubilatuak, jasotako sariekin. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Legorreta

Haur eta helduek ederki pasa zuten jokoetan

Mozorro eguna izango da gaur, eta paella txapelketa ere egingo da

NÚÑEZ

Larunbata, 28 maiatza 2022, 00:19

Comenta

Ohitura berreskuratuz, jokoak izan ziren nagusi atzo Legorretako Azintzio jaietan. Goiz guztian haurrek nahi adina jolas egin ahal izan zuten frontoian eta plazan zeuden puzgarrietan eta jokoetan.

Aldi berean, jubilatuentzako pote, igel eta toka txapelketak antolatu ziren, parte hartzaile askorekin. Joko bakoitzean hiru tiraldi eduki zituzten eta amaieran lehenengo bi sailkatuentzako sariak banatu ziren, emakumezkoen zein gizonezkoen mailan. Potean Juan Indias izan zen irabazlea eta Juanito Gaztainaga bigarren, eta emakumeetan Petri Caro irabazle eta Maite Esnal bigarren. Igel-jokoan, gizonezkoetan Mikel Kerexeta izan zen irabazlea eta bigarren Nicolas, eta emakumetan Petri Carok irabazi zuen eta Kontxi Iparragirre izan zen bigarren. Tokan Juanito Gaztainagak irabazi zuen eta Mikel Kerexeta izan zen bigarren; emakumezkoetan Maite Esnal izan zen garailea eta Kontxi Iparragirre bigarren.

Gaur Mozorro-eguna

Azintzio jaien larunbatean, Mozorro eguna izango da gaurkoa. Honela, eguerditik gauerdira arte mozorroz beteko da herria. Aurtengo gaia 'jokoak' da. Usadioa jarraituz, 13:00etan txakolin dastaketa egingo da, Iraunkorrak txarangak alaitua. Era berean paella txapelketako tartea hasiko da, jarraian egingo den kuadrilen bazkarirako. Paellak 14:00etan aurkeztu beharko dira. Gauean, egunari amaiera emateko Distopia elektrotxarangarekin kalejira egongo da 23:00etatik aurrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur eta helduek ederki pasa zuten jokoetan

Legorreta: Haur eta helduek ederki pasa zuten jokoetan