Legorreta
Azintzio jaiak antolatzeko bigarren bilera bihar arratsaldeanJ. ZABALA
LEGORRETA.
Astelehena, 10 otsaila 2025, 20:28
Udaleko Kultura lan taldeak bigarren bilera irekia egingo du bihar arratsaldean, 17:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian, aurtengo Azintzio jaiak antolatzeko. Jaiak antolatzeko laguntzen duten eragile, elkarte, talde eta norbanako guztiak gonbidatu nahi izan dituzte bileran parte hartzera, festa herrikoiak modu parte-hartzailean prestatzeko.
Horrez gain, jaietako larunbateko kontzertua antolatzeko eta bertara gerturatuko den artista hautatzeko, herritarrek proposamenak egin ditzakete. Udalak, bere webgunean eskegi duen galdetegia erabili beharko da horretarako, nahi dutenek bertan euren iradokizunak helarazteko aukera izango dute.