Borrar
Larraul

Larraulen ospatuko den Xiberoaren egüneko bazkarirako txartelak salgai

NÚÑEZ

Domingo, 2 de octubre 2022, 00:07

Xiberoaren egüna ospatuko da Larraulen datorren urriaren 12an, asteazkena. Egun guztiko egitaraua izango du. Goizean 'Egünko Xiberoari so ttipi bat' hitzaldia eskainiko da TTK Rekalten eskutik, Kultur Etxean. Ondoren, eguerdian, plazatik abiatuta Kantü barrikadak egingo dira Larraulgo baserrietatik M. Bedaxagar, Mixel Arotze eta beste xiberotarrekin. Plazara itzuleran bazkaria egingo da Katillu-Txulo elkartean. Bazkariaren prezioa 15 eurokoa da eta joan nahi dutenek sarrerak eskuratu ditzakete jada 634 289 327 zenbakira WhatsApp mezua bidaliz edo kultura@larraul.eus helbide elektronikora idatziz.

Bazkalondoren, ipuin kontaketa egingo da xiberotarrez TTK Rekalten eskutik 5 eta 8 urte arteko haurrentzako, eta egunari amaiera emateko 'Etxetaburu' ikuskizuna izango da elizan. XVIII. mendetik gaur egunerainoko bertso zahar eta berriagoak eskainiko dituzte Mixel Etxekopar eta JK Galtxetaburu. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larraulen ospatuko den Xiberoaren egüneko bazkarirako txartelak salgai