Tolosa Goierri
Kirol Herri saioa astelehenean Elorri pilotalekuanAmaia Núñez
alegia.
Ostirala, 5 abendua 2025, 20:22
Kirol Herri lehiaketako saio bat jokatuko da astelehen honetan Elorri pilotalekuan. Bi talde mixtok herri kirol proba ezberdinak osatu beharko dituzte.
Lehiaketa 12:00etan hasiko da. Talde bakoitza herri kiroletan dabiltzan lau kirolarik osatuko dute. Alegian Laiene Pikabea, Mikel Larrañaga, Lierni Osa eta Mikel Lopetegi 'Urra' arituko dira batetik, eta Nerea Arruti, Hodei Ezpeleta, Gari Garmendia eta Maddi Gesalaga, bestetik.
Ligaxka formatua du lehiaketa honek eta lanak hiru sailetan egingo dituzte, bai aizkolaritzan, baita harri-jasotzean: lehenengo banaka, ondoren binaka eta, azkenik, mixtoa. Ligaxka amaituta, bakarkako finala abenduaren 31n jokatuko da eta taldekakoa urtarrilaren 17an. Bestalde Kirol Herri saioa Euskal Telebistak grabatuko du. Telebistako ibilgailuak frontoiraino sartzeko Hegoalde kalea libre egon beharko da. Beraz, zubitik futbol zelairaino doan errepideak ibilgailurik gabe egon beharko du astelehenean goizeko 09:00etatik 16:00ak arte.
Jubilatuen kuota
Alegiako jubilatuen elkarteak abenduaren 9tik 16ra bitartean krobratuko du 2025ko bazki de kuota. Egun horietan, kultur etxeko bigarren solairuan egongo dira elkarteko zuzendaritzako kideak 11:00etatik 13:00etara ordainketa egin ahal izateko. Bazkide kuota 15 eurokoa da. Ordainketa egiterakoan bazkide txartela aurkeztu beharko da eta opari bat jasoko dute berritzen dutenek.