Jakoba Errekondok hitzaldia eskaini zuen kultur astean
NÚÑEZ
Ostirala, 18 azaroa 2022, 00:07
Adunako Kultur Astearen baitan Jakoba Errekondok baratzen eta lorategien zaintzari buruzko hitzaldia eskaini zuen kultura aretoan. Herritarrek adi entzun zituzten Errekondoren azalpenak barazki, landare zein fruta-arbolen ingurukoak, eta galderak ere egin zizkieten kasu konkretuak azaltzeko.
Gaur ostiralean, Euskaraldiaren hasiera ospatzeko herri-argazkia aterako dute plazan 19:30ean. Ondoren, afari-meriendia egingo dute eta gaueko 21:00etatik aurrera, Iratzar taldearekin euskal kantak egongo dira Elordi plazan, edo euria bada Elizan.