Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Denboraldi amaierako bazkaria egingo dute larunbatean Intxurreko taldeek. RENOBALES
Alegia

Intxurreko kadete mutilek lehen mailako finalerdia jokatuko dute larunbatean

Infantilen mailako mutilek kopako final laurdenetako partida izango dute egun berean, hauek ere etxean

A. GOIKOETXEA

Asteazkena, 25 maiatza 2022, 00:16

Comenta

Garrantzi handiko bi partida jokatuko dituzte Intxurreko futbolariek larunbatean Alegiako Elorri futbol zelaian. Batetik, kadeteen mailako mutilen taldeak lehen mailako finalerdia jokatuko du 10:00etan Trintxerperen aurka. Partida hori irabazten badute finalerako pasea lortuko dute eta Oriokoren eta Antigua Luberriren arteko finalerdiko irabazlea izango dute aurkari finalean.

Kadeteen partida amaitu eta berehala hasiko da (11:45ean) infantilen mailako Intxurreko mutilek Gure Txokoaren aurka jokatuko duten kopako final laurdena. Pasa den larunbatean hutsean berdindu zuten final zortzirenetako partida Añorgaren aurka, eta penaltietan lortu zuten aurrera egitea.

Intxurreko gainerako taldeek amaitu dute dagoeneko denboraldia. Hala, larunbatean denboraldi amaierako bazkaria egingo du Intxurre taldeak herriko plazan, eta bertan mahai bat jarriko dute datorren denboraldian Intxurren jokatu nahi dutenek izena eman dezaten.

Bastidara bidaia

Alegiako Jubilatuen elkarteak Bastidara (Labastida) irteera antolatu du bihar, hilaren 26rako. Goizeko 9:15ean aterako da autobusa zubitik, eta 10:45 inguruan iritsiko dira bidaiariak Bastidara.

Jatorrena jatetxean hamaiketakoa egin ondoren Guardiara (Laguardia) bisita egingo dute eta arratsaldeko 14:30ean jatetxe berean bazkalduko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Intxurreko kadete mutilek lehen mailako finalerdia jokatuko dute larunbatean

Alegia: Intxurreko kadete mutilek lehen mailako finalerdia jokatuko dute larunbatean