Borrar
Gontzal Murgoitio, lasterketa luzeko irabazlea, Atxurbiko azken igoeran. ARGAZKIAK ZABALAFOTO

Idiazabal

Giro eta eguraldi aparta XII. Axari Trail mendi lasterketaz merezi bezala gozatzeko

Parte-hartze handia izan dute bai ibilbide luzeak bai txikiak; Murgoitio eta Garikano nagusi lehenengoan, Bereziartu eta Zubeldia txikian

Astelehena, 15 iraila 2025, 20:11

Comenta

XII. Axari Trail-Mikel Garmendiaren oroimenezko mendi lasterketa arrakastatsua bueltan izan zen aurten ere Idiazabal Kirol Elkarteak antolatuta. Kaleetan zein mendian ikusle ugari bildu ziren igandean, eta korrikalarien kopuru eta mailak aurreikuspen guztiak bete zituzten, eguraldia ere lagun izanda. Lasterketa hau Goierri Kopa Traileko zortzigarren proba puntuagarria izan zen, eta Legazpiko Korosti Trail probaren faltan, sailkapen nagusietarako puntuak banatu ziren bertan.

Goizeko 09:30ean abiatu ziren parte-hartzaile guztiak Idiazabalgo plazatik, Axari Trail txikikoak eta ibilbide luzeagokoak batera. Proba laburrean, 16 kilometro eta 750 metroko desnibel positiboa izan zituzten aurrean 303 korrikalarik –88 emakume eta 215 gizon–. Horien artean, 53 kadete ere aritu ziren, 12 neska eta 41 mutil. Ibilbide luzean, berriz, 25,4 kilometroko bidea eta 1.550 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zituzten 210 korrikalarik –35 emakume eta 175 gizon–. Parte-hartzaile guztiek gehienez lau orduko epea izan zuten plazan kokatutako helmugara iristeko.

Maila altuko lehia

Axari Trail txikian lehia estua bizi izan zen, batez ere gizonezkoetan. Lehen hiru sailkatuen artean 35 segundoko aldea baino ez zen egon, eta azkenean Beñat Bereziartu lazkaotarra nagusitu zen 1:12:09ko denborarekin. Bigarren postuan Josu Urrestarazu idiazabaldarra sartu zen 1:12:33-eko denborarekin, eta hirugarren Amets Aranberri zestoarra iritsi zen, 1:12:44an. Emakumezkoetan, berriz, Eider Zubeldia (Amezketa) nagusitu zen, hasieratik bukaerara arte lasterketa kontrolpean hartuz; 1:34:54an iritsi zen helmugara. Bigarren izan zen Ainhoa Goikoetxea lazkaotarra 1:38:51rekin, eta oso gertu hirugarren Nora Anton (Lazkao) 1:38:53rekin.

Ibilbide luzean berriz, Gontzal Murgoitio (Elorrio) izan da gizonetan indartsuena, eta kontrolgune guztietatik lehen postuan igaro zen. Momentuoro lasterketa buruan kokatu zen, eta hasieratik ezarritako erritmoa inork ezin izan zuen jarraitu, ez proba laburreko eta ez proba luzeko lasterkariek. Azkenean, 2:01:01eko denborarekin iritsi zen helmugara, emaitza bikaina lortuz, nahiz eta ez zuen gainditu Aritz Egeak 2014an ezarritako marka. Bigarren izan zen Anartz Artola (Hernani) 2:05:09ko denborarekin, eta hirugarren Hassan Ait Chaou (Villabona) 2:11:18an.

Emakumezkoen proban, Ainhoa Garikano (Tolosa) izan zen garailea, hasieratik lasterketaren buruan kokatuz eta azken metroetan besoak altxatuz garaipena ospatuz. 2:36:54ko denbora behar izan zuen. Bigarren postua Adirane Peñagarikanok (Urretxu) eskuratu zuen 2:42:12an, eta hirugarrena Irati Larrañagak (Usurbil) 2:45:11ko denborarekin. Egunari amaiera borobila eman zion sari banaketak eta ondoren antolatzaileek Zelaa kiroldegian prestatutako bazkari herrikoiak, non korrikalari eta laguntzaileek aurtengo edizio borobila itxi zuten, probako bizipenak gogoratuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro eta eguraldi aparta XII. Axari Trail mendi lasterketaz merezi bezala gozatzeko

Giro eta eguraldi aparta XII. Axari Trail mendi lasterketaz merezi bezala gozatzeko