Garagardo azokaren XVIII. edizioa antolatu du areto futbol taldeak
Datorren ostegunetik aurrera, bere ateak zabalduko ditu Idiazabalgo kiroldegian
IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Asteartea, 23 abuztua 2022, 23:58
Idiazabalgo Areto Futbol taldeak Garagardo Festa antolatu du datorren astebururako. Pandemiaren ondorioz, azken bi urteetan ez da ospatu eta aurtengoa, XVIII. edizioa izango da. Garagardo azokak, datorren ostegunean, irailak 1, zabalduko ditu bere ateak.
Zelaako kiroldegian izango da eta larunbatera arte, irailak 3 arte, egongo da zabalik. Garagardo azokak, arratsaldeko 18:00etan hasiko da egunero eta goizalderarte izango da edanerako aukera. Mota guztietako 14 garagardo dastatzeaz gain, jateko aukera ere izango da bertan. Ukondoa, saltxitxak eta patata tortilla izango dira eskainiko diren jakietako batzuk.
Ostegunean, ez da musika saiorik izango baino ostiralean eta zapatuan bai. Ostiralean, Idiazabalgo The Frankys taldeak joko du 00:00etatik aurrera eta larunbatean berriz, Andoni Ollokiegi musikari eta abeslari pasaitarra izango da bere abestien bertsio eta mashupekin, 21:00etatik aurrera. Bi egunetan, 1:00etatik aurrera, DJak izango dira.
Dordoka
Gurutzeberri auzoan, dordoka bat agertu da. Etxean faltan botatzen duenak, 658744030 telefonora deituta berreskuratu dezake.