Borrar
Ostiral eguerdian aurkeztu zuten aurtengo Azokaren edizio berria. ZABALA

Idiazabal

Datorren igandean ospatuko da Idiazabalgo Artzain Gaztaren Azoka egitarau oso batekin

Euskal Herriko Artzain Gazta – Idiazabal Baserriko txapelketaren 42. edizioa izango da hitzordu nagusia

Larunbata, 4 urria 2025, 20:58

Comenta

Dena prest dago datorren igandean ospatuko den Artzain Gaztaren festa hartzeko, Euskal Herriko Artzain Gazta – Idiazabal Baserriko txapelketaren 42. edizioarekin eta Baserritarren egunarekin. Urtero bezala, hitzordu honek artzaintzaren eta gaztagintzaren tradizioa jartzen du erdigunean, eta ehunka bisitari erakartzen ditu kalitatezko produktuez gozatzeko eta giro berezian murgiltzeko.

Azokak egun osoko egitaraua izango du, eta protagonismo nagusia Idiazabal gaztak hartuko du, artisau ekoizleen eskutik. Postuetan gazta dastatzeko aukera egongo da, baita tokiko beste produktu autoktonoak ere ezagutzeko: eztia, ogia, gozokiak edo artisautza.

Goiz partean, gazta lehiaketa egingo da, eta herriko plazan epaimahai espezializatua bilduko da urteko gazta hoberenak aukeratzeko. Ondoren, sari banaketa egingo da, eta bisitariek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute zein izan diren garaileak.

Ez dira faltako animazio eta herri giroko ekitaldiak ere: musika, jolasak eta adin guztietarako proposamenak izango dira plazan zehar, festa osatzeko.

Aurten ere, azokak bisitariei artzaintzaren inguruko tailer txikietan parte hartzeko aukera eskainiko die, esneak gaztaren formara izan arte egiten duten bidea lehen pertsonan ezagutzeko. Horrela, gaztagintzaren sekretuak eta artisau prozesuak gertutik ikusteko aukera eskainiko da.

Jada tradizio den moduan, artaldeak ere herriko kaleak gurutzatuko ditu eguerdi partean (13:00 inguruan). Honen ostean, goizean zehar dastatuako gazta lehiaketako sari banaketa ospatuko da, eta bertan ezagutu ahal izango da aurtengo edizioko irabazlea.

Festa ez da eguerdian amaituko, arratsaldean, 17:30ean, Albokarien emanaldia ospatuko bait da Plazan, herriko musika eskolako ikasleez lagundutako kontzertuan.

Idiazabalgo hitzordu hau euskal gastronomiaren eta kulturaren erakusleiho bihurtu da urteekin, eta herritar zein bisitarientzat ezinbesteko topagunea da. Antolatzaileek jende ugari espero dute aurten ere, eta herriko kaleetan giro alaia ziurtatua dago igandean. Bitartean, gazta zaporeaz gozatzeko prestatzea baina ez da geratzen, datorren asteburuaren esperoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren igandean ospatuko da Idiazabalgo Artzain Gaztaren Azoka egitarau oso batekin

Datorren igandean ospatuko da Idiazabalgo Artzain Gaztaren Azoka egitarau oso batekin