Idiazabal
Bertsolari goierritarrekin zita bihar Guraso ElkarteanJ.Z.
idiazabal.
Asteazkena, 13 abendua 2023, 21:25
Aurten ere, Izalgo bertso taldeak Goierriko ber-tsolarien saioa antolatu du bihar arratsalderako. Guraso elkartean burutuko da saioa, 18:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da, baina gerturatzen diren zaletuen borondatea jasotzeko kutxa jarriko dute bertan. Bertan, Iban Urdangarin (Ataun), Oihana Iguaran (Amasa-Idiazabal), Maddi Aiestaran eta Aitor Sarriegi (Beasain), Aratz Igartzabal (Gabiria) eta Eneko Ariztegi (Segura) arituko diraNerea Garcia idiazabaldarra berriz, gai jartzaile lanetan arituko da saioan.