Idiazabal
Azaroaren 11rako gaztain jana antolatu du Adin Etxek eta aurrez izena eman behar daJ. ZABALA
idiazabal.
Asteazkena, 1 azaroa 2023, 20:46
Idiazabalgo Adin Etxe elkartea bueltan da beste ekintza berri batekin. Datorren azaroaren 11n, larunbata, gaztain janaz gozatuko dute. Iluntzeko 20.00etan hasiko da gaztain festa eta izena eman ahal izateko ezinbestekoa izango da datorren astearte eta asteazkenean (azaroak 6 eta 7).
Gerturatzen direnek, afari tradizional bat izango dute platerean, baratxuri zopa, gaztainak, gazta eta kafea pastekin. Guztiaren prezioa 5 eurokoa izango da.