Borrar
Play-offerako txartela eskuratu du birtualki Lauburuk Picasent irabazita. LAUBURU
Picassent irabazita, play-offerako txartela eskuan du Lauburuk

Ibarra

Picassent irabazita, play-offerako txartela eskuan du Lauburuk

Gol festa eskaini zuten ibartarrek, 9-3ko emaitzarekin, Belabieta bete zuten zaletuen gozamenerako

Amaia Núñez

Ibarra

Lunes, 7 de abril 2025, 20:15

Hiru jardunaldi geratzen direnean, Lauburuk eskuan du play-offerako txartela. Picassent aurkako norgehiagoka hasieratik nagusitu zen talde ibartarra eta ikuskizun ederra eman zuen Belabietako harmailak bete zituzten zaletuen gozamenerako.

Lehenengo zazpi minututan bi gol sartu zituen Rafa kapitainak eta hamabigarrenerako Beñatek eta Martinek bikoiztu zuten markagailua. Argi utzi zuten hasieratik aukera gutxi eskainiko zituztela. Lehen zatia 5-2koarekin amaitu zen, sentsazio ezin hobeekin.

Bigarren zatian erritmoa mantendu zuten Diestroren mutilek. Horrela, 30. minuturako dagoeneko partida erabakita zegoen kapinatak 8-3koa jarri zuenean. Txikik igo zuen azkena markagailura 38.ean 9.a sartuta. Emaitza honekin, hirugarren postuan da Lauburu. Zazpi puntuko aldea du Picassent laugarrenarekin, zortzi Pinsequerekin, eta goruntz begira, bi puntu bigarren postuan dagoen Otxabarterekin.

Datorren astean liderraren etxean jokatuko dute partida, Tafa. Maila handiko partida espero dute. Nafarrak ligako txapeldun izan litezke irabaztea lortzen badute, eta Lauburuk, berriz, bigarren postua eska dezake puntuak bereganatzen baditu. Moreek badakite zer den Tafari irabaztea, denboraldi honetan bi aldiz nagusitu baitzaizkie, ligan eta kopan, eta horrek balio gehigarria ematen dio datorren partidari.

Udaleku irekiak

Aurten ere 'Oporretan euskaraz' udalekuak antolatuko ditu Ibarrako Udalak. Parte hartu nahi duten haurrek dagoeneko irekita dute izena emateko epea. 2022 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako zerbitzua izango da. Uda honetan ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean antolatuko da, 09:00etatik 13:00etarako ordutegian.

Matrikula online eta aurrez aurre egiteko aukera dago. Eskaera orriarekin batera, haurraren argazkia, osasun txartelaren kopia eta kontu-korrontearen banku-agiria aurkeztu beharko dira izena ematerakoan. Internet bidez izena ematea www.ibarra.eus webgunean egin daiteke eta, aurrez aurre, Txiribitu Aisialdi taldearen lokalean, Arantzazu 4 kalean. Kasu honetan, bulegoa irekita egongo da ostegun honetan, apirilaren 10ean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Bertan matrikula egiten lagunduko dute eta beharrezko azalpenak emango dituzte. Bestalde, izena emate fitxak Beteta eta agiriak kultur etxean eta udaletxean ere entregatu ahal izango dira ostiralera bitartean.

Haur bakoitzeko prezio publikoa 65,83 eurokoa da aurten, bi haurren kasuan 96,54 euro eta hiru haurretik edo gehiago badira 122,89 euro. Gainera, haurren guraso edo tutoreekin bilera egingo da udalekuen aurretik, ekainaren 12an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

Aurten 90 neska-mutilentzako plazak egongo dira eta haur gehiagok izena ematen badute, lehenengo Ibarrako gaztetxo zaurgarriek jasoko dute plaza. Ondoren, plazak libre geratuko balira, Ibarrako neska-mutilek izango dute lehentasuna.

Plazarik geratuko ez balitz, aukeraketa egiteko, izena ematen duten guztiak adinaren arabera taldekatuko dira eta superabita duten taldeetan zozketa egingo da. Kanpoan geratzen direnekin itxaron zerrenda-osatuko da. Ibarrako haur guztiak sartu eta gero lekua geratuko balitz, beste herrietako neska-mutilekin beteko lirateke plazak adinaren eta izen-emate ordenaren arabera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Picassent irabazita, play-offerako txartela eskuan du Lauburuk