Borrar
Urgente Asesinan a una congresista demócrata y a su marido en su casa y disparan y dejan herido a un senador en Minnesota

Ibarra

Lagunen arteko harreman osasuntsuen inguruko hitzaldia gurasoentzako

Nerea Mendizabalek eskainiko du, Treba Gurasoak egitasmoaren baitan kultur etxean

Amaia Núñez

ibarra.

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:43

Treba gurasoak egitasmoaren edizio berri bat egingo dute aurten Ibarrako Udalak eta Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatuta. Horren baitan, 'Harreman osasuntsuak lagunen artean' hitzaldia eskainiko du maiatzaren 19an, Nerea Mendizabalek.

Saioa kultur etxean egingo da 17:00etan eta haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta egongo da. Hitzaldia doan izango da, baina joan nahi dutenek izena eman beharko dute kultur etxean bertan, 943 670 399 telefonora deituta edo kulturetxea@ibarra.eus helbidera mezua bidalita.

Nerea Mendizabal komunikazio ez bortitzeko trebatzailea da, psikopedagogoa, Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta haur-masajeko hezitzailea. Era berean, Zutani jolasaren sortu zuen, eta 'Elkarrekin hazi' eta 'Jirafa Hizkuntza' liburuen egilea da, KEBeko bizipen-prozesuan oinarritutako materiala, eta bere xedea da lotura emozionala lantzea, gatazken ebazpena erraztuz.

Jai Batzordea gaur

Aurtengo San Bartolome jaien antolaketa jarraitzeko bilera berri bat egingo du asteazken honetan, maiatzak 14, Festa Ba-tzordeak 19:00etan udal batzar aretoan. Herriko elkarte, eragile eta taldeetako ordezkariek zein norbanakoek parte hartu dezakete bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lagunen arteko harreman osasuntsuen inguruko hitzaldia gurasoentzako