Ibarra
Hainbat ikastaro antolatu ditu Belabieta Kiroldegiak uztailerakoA. N.
ibarra.
Astelehena, 10 ekaina 2024, 20:20
Belabieta kiroldegiak hainbat ikastaro antolatu ditu uztailerako. Bihartik aurrera izena eman ahal izango da. Bazkideek 34,11 euro ordaindu beharko dute ikastaro bakoitza eta bazkide ez direnek 44,94 euro.
Lau ikastaro goizez eskainiko dira: Tabata Hiit, hirugarren adinekoentzako ikastaroa (bi talde), eskalada eta pilates, eta beste bi arratsaldez, tonifikazioko bi talde eta Hiit. Izena emateak kiroldegian bertan egin beharko dira.