Ibarra
Fernando Rojoren argazki erakusketa Kultur EtxeanA. N.
IBARRA.
Asteartea, 13 otsaila 2024, 21:24
'Begirada bat mundura, mundutik begiradak' izeneko argazki-erakusketa jarri du Fernando Rojok Kultur Etxean, bere bidaietan ateratako erretratuekin. Bere esanetan, «munduko bazter bakoitzak, gizatalde bakoitzak, norbanako bakoitzak du bere begirada. Begirada bakoitza da berba bat, hitz bat».
Argazki erakusketa otsailaren 29ra bitartean ikusgai izango da, astelehenetik (goizez itxita) ostiralera 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.