Euskara ikasten ari direnentzat dirulaguntzak eskatzeko deialdia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) atzo publikatu ziren 2021-2022 ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ibartarrei Ibarrako udalak emango dizkien dirulaguntzen oinarriak. Dirulaguntza horiek gaurtik (abuztuaren 2tik) aurrera eskatu ahal izango dira, eta eskaera egiteko azkeneko eguna irailaren 16a (ostirala) izango da.
Informazio osagarria eta dokumentazioa Ibarrako udalaren web orrialdean aurki daiteke.