
Ibarra
Euskal derbia bereganatu du LauburukSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Euskal derbia bereganatu du LauburukGaraipen garrantzitsua eskuratu zuen Lauburuk Otxabarteren aurka jokatutako derbian. Denboraldiko unerik gozoena bizi dute Mikel Diestroren mutilek eta joan den asteburuan garaiera handiko beste partida bat eskaini zuten. 3-6 emaitzako garaipenarekin amaitu zen Bilboko norgehiagoka, hasierako aurkako markagailua bi aldiz gainditu ondoren: 1-0a Rafaelek berdindu zuen hamaseigarren minutuan eta 2-1a Valentinok 25.ean. Ondoren, Lauburuk aurrea hartu zuen eta, bizkaitarrak 3-4 gerturatu ziren arren, Txiki eta Rafaelen golek markagailua erabaki zuten. Hiru puntu horiei esker, bigarren postura igo da talde morea golen bataz bestekoari esker, eta Otxabarte hirugarren da, nahiz eta puntuetan berdinduta egon, 56narekin.
Laubururen poza bikoitza da. Izan ere, hirugarren mailako taldeak Beti Arabaren aurka garaipena lortu zuen baita, 6-2 markagailuarekin. Emaitza honek maila mantentzeko aukerak biderkatzen dizkio filial moreari. Talde honek astero-astero egiten du lan gogor, nahiz eta lehen taldeak itzalean utzi haien meritua.
Talde nagusiari dagokionez, Picassent taldearen porrotak jardunaldia borobiltzen lagundu du eta play-offaren aldeko borroka arindu du. Hala eta ere, geratzen diren bost jardunaldietan lehiakorrak izaten jarraitu beharko dute helburua bete nahi badute. Datorren jardunaldian Madrilera bidaiatuko dute. Larunbatean El Álamo taldearen aurka jokatuko dute. Sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan dago talde madrildarra, 33 punturekin.
Ibarrako Udalak aurtengo urteari dagozkion trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren eta zabor bilketa tasaren erroldak onartu ditu. Jendaurrean jartzearekin batera, borondatez ordaintzeko epea ireki da.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen kasuan apirilaren 11ra bitartean egongo da ordaintzeko epea. Zaborrak bildu eta ezabatzeko tasa, lehenengo lauhilekoari dagokion ordainketa egiteko epea apirilaren 22ra arte egongo da irekita.
Udaberri Hezitzaile programaren baitan Gizontasuna desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministara' tailerra antolatu du Ibarra herri hezitzailea ekimenak. Tailerra martxoaren 27an, ostegunarekin, emango da kultur etxean arratsaldeko 16:30etik 20:00etara.
Saioa gizonei zuzenduta dago. Bertan, gizonek feminismoarekiko duten ardura aztertuko dute, eztabaida erreakzionarioak alde batera utzita, botere eta indarkeriaren irakurketa egin eta erabaki feministak nola hartu daitezkeen landuko da
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.