Tolosa Goierri
Helduentzako dantza ikastaroa eskainiko du Bukalai dantza taldeakA. N.
Zizurkil.
Astelehena, 17 azaroa 2025, 20:02
Helduentzako dantza ikastaroa antolatu du Bukalai taldeak. Ikastaroa urtarriletik ekainera emango da Atxulondo kultur etxean, ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. Ikastaroan dantza herrikoiak, fandango, arin-arin eta abar ikasteko aukera egongo da, oinarrizko mailatik. Izena emateko epea irekita dago udal-bulegoetan edo bukalaidan-tzataldea@gmail.com helbidera idatzita.
Aste honetako ikastaroak
Bestalde, aste honetan bi ikastaro emango dira. Gaur Klimaterioari buruzko tailerraren azken saioa izango da Gaztezulo, 18:00etatik 20:00etara, Elena Jimenez sexologoaren eskutik.
Doako saioa da, eta orain arte parte hartu ez dutenek ere honetara azaltzeko aukera dute. Hala ere, aurreikuspenak egin ahal izateko, aurrez izena eman beharko da 943 691 012 telefono zenbakira deituta (hirugarren aukera) edo bulegoa@zizurkil.eus helbidera idatzita.
Bihar asteazkenarekin, Garbiñe Larreak sendabelarren udazkeneko zainketa eta negurako prestaketei buruzko saio-teoriko praktikoa emango du Iriarte kultur etxean 18:00etan. Ikastaroak 5 euroko prezioa du eta udal-bulegoetan izena eman daiteke.