Haurrak protagonista Kultur Astearen hasieran
YARZA
BERASTEGI.
Asteartea, 1 azaroa 2022, 00:07
Kultur Astari hasiera eman diote egitarau anitzarekin Berastegin. Ekitaldiei hasiera emateko Guraso elkarteak txokolatada eskaini zuen eskola-atarian eta, segidan Kulkiren 'Artzainen herri kirolak' parkea izan zen haur eta gaztetxoentzako. Trontza eta marmita-eramatea probatu ahal izan zituzten.
Luis Erasoren erakusketa
Luis Eraso herritarrak egur-lanen erakusketa dauka ikusgai Urnietako Oianume jatetxean. Erakusketa datorren azaroaren 12ra arte egongo da irekita.