Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Amezketako antzerki taldea. NÚÑEZ
Antzerkia

Gerra Zibilean Amezketan gertaturikoetan oinarritutako antzezlana aurkeztuko da gaur

Herritar talde batek prestatu du eta eskainiko dituzten bost saioak guztiz beteta daude, 300 ikusletik gora izango dira

AMAIA NÚÑEZ

Larunbata, 17 abendua 2022, 00:31

Comenta

Azken urteetan Memoria Historikoaren alorrean egiten ari den azterketaren baitan, Antton Amonarrizek jasotako testigantzetan oinarritutako antzezlana aurkeztuko du bihar, larunbata, herritar talde baten eskutik. Gerra Zibilaren aurreko urteetan kokatutako antzezlana da 'Gerra omen zetorrek! Ederrak egin dizkinagu!' izenburuarekin osatu dutena. «Antton Amonarrizek Gerra Zibilari buruzko informazio bilketa haundi bat egin du herrian liburu bat egiteko eta informazio guzti horrekin egokia iruditu zitzaion antzerki bat egitea», azaltzen du Alaitz Labaien, antzerki taldeko partaideak.

Amezketan bazen antzerki taldea, urte luzez herri mailan antzerkiak antolatzen ibili zena. Duela zazpi urte egin zuten azken emanaldia, atseden-denbora hartu aurretik. Antton Amonarriz beraiez gogoratu zen. «Bestetan antzerkian ibilita geunden partaide batzuekin harremanetan jarri zen, Amezketako irakaslea izan zen Agustin Amiano altzotarrari esan zion ea gidoia egingo zuen eta hortik hasi ginen», dio Labaienek.

Bost ahapalditan Amezketan 1931tik 1936ra bitartean gertatutako pasarteak antzeztuko dituzte. «Gehienak antzerkirako moldatuta noski, baino benetan gertatutako eszena batzuk dira», azaltzen du. Ildo berean, gaur ere tertulia izango da Antton Amondarainekin Ierabizkar errotako Pello Zabala gunean Gerra Zibilak Amezketan izan zuen eraginaz hitz egiteko, 18:00etatik aurrera.

Bospasei laguneko taldea, gidoia eskuetan zutela, antzezlana osatzen hasi ziren, «ideiak bildu eta pixka bat lotuta ikusi genuenean, beste lagunei aurkezten hasi ginen», aktore izateko prest egongo ziren galdezka. Hogeita hamar pertsona inguruko taldea osatu zuten, antzezlanak dituen bost ahapaldietarako. Guztien artean osatu dute antzerkia. Idoia Gereñu antzerkigilearen laguntza ere izan dute, azken orduko zuzenketa batzuk egiteko, «baina hortaz asko baliatu gara».

Antzezlan ibiltaria

Antzerkia udaletxe azpian hasiko da eta aktore batek gidatuta joango dira Kultur Etxeraino. Han eraikineko gune ezberdinetan egingo dute antzezlana. «Antzerki ibiltaria dela esan daiteke. Areto nagusia erabiliko dugu, jubilatuen txokoa... denak. Hedatze haundi xamarra daukagu», argitzen du.

Sarrerak agortuta

Saio bakoitzean hirurogei ikusle inguru sartuko dira. Sarrerak guztiz agortu ziren izena emateak ireki ziren lehen egunetan. «Harrituta gaude ze herritarrak egindako antzerkia izanda pentsatzen genuen jendeak interesa erakutsiko zuela, baino bi-hiru egunetan udaletxeko telefonoa sutan egon zen izena emateko eta jende asko geratu da etorri nahi eta ezinarekin».

Horregatik, ikuskizuna grabatu egingo da eta aurrerago proiekzioa antolatzea pentsatu dute, kanpoan geratu direnek antzezlana ikusi dezaten. «Eskerrak eman nahi dizkiogu animatu diren guztiei, baita udaletxean lagundu diguten guztiei ere».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gerra Zibilean Amezketan gertaturikoetan oinarritutako antzezlana aurkeztuko da gaur

Antzerkia: Gerra Zibilean Amezketan gertaturikoetan oinarritutako antzezlana aurkeztuko da gaur