Euskadiko toka txapelketak eta Osinaldeko bola lehiaketak baditu irabazleak
ARANTZAZU BAZTARRIKA
gabiriA.
Asteartea, 11 urria 2022, 00:07
Aurreko larunbatean, urriak 1, Gabirian Euskadiko toka txapelketa eta Osinaldeko bola txapelketa jokatu ziren, eta txapel nagusiak herrian gelditu ziren.
Izan ere, Euskadiko toka txapelketan irabazleak Iñaki Maiz eta Naiara Peñagarikano izan ziren lehenengoa gizonetan eta bigarrena emakumeetan; Osinalde bola txapelketan berriz Joxean Ormazabal izan zen txapelduna gizonetan, eta emakumezkoetan Naiara Peñagarikano berriro ere. Hirurak gabiriarrak.