Borrar
Tolosa Goierri

Emakumeentzako 'Autoestimua eta konfiantza' ikastaroa Ahalduntze Eskolan

A.N.

anoeta.

Asteazkena, 1 otsaila 2023, 00:13

Comenta

Anoetako Udalak emakumeentzako Ahalduntze Eskolaren egitarauaren baitan autoestimua eta konfiantza lantzeko ikastaroa antolatu du. Nerea Redondo Otamendik gidatuko ditu saioak, Gaztelekuan emango direnak, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara otsailaren 27tik martxoaren 27ra. Parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea irekita dago jada 688 761 343 telefonora deituta edo gazteria@ anoeta.eus helbide elektronikora idatzita.

Santa Ageda

Kukuak Kantuz taldeak Santa Ageda bezpera ospatuko du larunbat honetan, otsailaren 4an. Herritar guztiak animatu nahi ditu kantu-eskean parte hartzera eta horretarako, entsegua antolatu du biharko, osteguna, Gaztelekuan 19:30ean. Larunbatean goizean baserriz baserri joango dira kantuan, 11:00etan abiatuta. Arratsaldean, berriz, plazan elkartuko dira 18:00etan herriguneko kaleetan zehar kantatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeentzako 'Autoestimua eta konfiantza' ikastaroa Ahalduntze Eskolan