

Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Viernes, 15 de julio 2022, 00:06
Aurten ere Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek Aiztondo bailaran dauden Saseta defentsa sistemaren aztarnak ikertzen ari dira. Indusketa lanekin batera, aste honetan gaiari buruzko hitzaldia eskaini zuten Julien Blando eta Manex Arrastoak Larraulgo udal liburutegian. Indusketetan parte hartzen ari diren gazteez gain, gaian interesa zuten pertsonak ere izan ziren bertan.
Aurten azken bi urteetan egon diren zonalde berean ari dira lanean. «Mendi txikia da eta begetaziorik gabekoa. Horrek prospekzioak egitea errazten digu», azaldu zuen Blancok. Bertan aurkitu dute Saseta defentsa sistemako trintxera zati bat, eta aurkitutako bala-zorro, bala eta bestelako materialen kokapenari esker Gerra Zibilean bertan egon ziren guduen nondik-norakoak ikertuko dituzte.
Aiztondo bailaran 1936ko abuztuaren eta irailean antolatu zen erresistentzia gunea, Saseta defentsa-sistema deitzen dena, horrela izendatua berau osatu zuen Candido Saseta generalarengatik. Sublebatuak Tolosa hartzear zeudela, milatik gora bolondresek osatutako milizia osatu zen Gerra Zibilaren lehen aste horietan, eta Sasetak Asteasu, Aduna eta Zizurkilen defentsa-sistema antolatzeko ardura izan zuen.
Aranzadi Zientzia elkarteak hamar urte daramatza bailaran antolatu zen defentsa-sistema aztertzen. Adunako Belkoain mendian hasi ziren indusketak 2013an eta urtetik urtera defentsa-gune berriak induskatu dituzte Aduna, Zizurkil, Asteasu eta Larraulgo lurretan. Aurten, berriro Zizurkilen arituko dira lehengo urteko kanpainari jarraipena emanez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.