Anne Mintegik beste bi banakako txapelketa irabazi ditu Mazedonian
M.C. ELORZA
IDIAZABAL.
Asteazkena, 29 abuztua 2018, 00:42
Abuztuaren 11n, Mazedoniako Skopje hiribururako bide hartu zuen Anne Mintegi tenislariak, bertan lehen aldiz IFT mailako txapelketan parte hartzeko Aitzol Garmendia ordiziarra entrenadore modura, honek ere lehen aldia aipatutako lanean. Bertan Annek lau txapelketetan parte hartu zuen, bi banaka eta bi binaka. Lehen bi txapelketa hauetan finalerako txartelak lortu zituen.
Banakako txapelketan izaldarra txapeldun atera zen, 0-5 kanporaketa gainditu eta gero. Finalean Elena Kravela Bulgariarrari irabazi zion 6-4, 6-2 emaitzarekin. Binaka berriz galdu egin zuen Anne eta Costache rumaniarrak osatutako taldeak, Kravela eta Shalamanova bulgariarren aurka (4-6, 2-6).
Bigarren txapelketa abuztuaren 20tik 26ra jokatu zen. Honetan ere Annek banakako txapela lortu zuen, finalean 5 kanporaketa gaindituta gero Elena Omiccioli italiarrari irabazi ondoren (6 1, 6-3).
Anne beste bi garaipenekin itzuli da etxera.
Kantabriara irteera
Jubilatuen Elkarteak txangoa antolatu du datorren astearterako, irailak 4rako, Kantabriara. Irteera goizeko 09:00etan, autobus geltokitik.
Nahi dutenak gaur eman dezake izena arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Jubilatuen Elkartean. Azken eguna da.