Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
U. Altuna eta Artola irabazleak, G. Altuna eta Agirrerekin. Artola eta Gorostidi benjamin txapeldunordeak. NÚÑEZ
Amezketa

Pelota nagusi atzo Amezketako sanbartolomeetan

YARZA

Larunbata, 27 abuztua 2022, 00:07

Comenta

Amezketako Pelota Txapelketa Herrikoiaren finalak jokatu ziren atzo San Bartolome jaien baitan. XIX. edizio honetan benjamin, alebin zein nagusien mailako txapelketa antolatu zen. Finalak, eguraldiagatik, Altuna anaiak frontoian jokatu ziren eta herritarrek gogoz animatu zituzten finalista guztiak.

Benjamin mailan, Mikel Balerdi eta Peio Garaialde 16-14 irabazi zuten Aratz Artola eta Eki Gorostidiren aurka. Alebinetan Xabat Artolak eta Oihan Gorostidik 16-9 irabazi zuten Aiur Gorostidi eta Aitor Karreraren aurka eta nagusietan Unai Altunak eta Axier Artolak 22-9 gailendu ziren Gorka Altuna eta Jokin Agirre 'Aitzu'-ren aurka.

Gaur eguerdian haurren herri-kirol saioa izango da. Ondoren, paella lehiaketa hasiko da frontoian eta parte hartzaileek 14:00ak arte izango dute paellak prestatu eta aurkezteko. Seguidan, epaimahaiak guztiak dastatu ondoren, sari banaketa egingo da eta lehen hiru sailkatuek eramango dute saria.

Arratsaldean, 17:00etan Joseba Erasoren omenezko Artzai-Txakur lehiaketa antolatuko da. Ondoren, Jundajo txarangak alaituko du giroa eta 20:30ean sagardo-dastatzea izango da plazan. Gaueko 23:00etan, Iratzar taldearekin erromeria hasiko da eta gauerdian Elbiaren hileta egingo da. Jarraian, azken bingo saioa eta Akelok Guraso elkartearen aldeko zozketa egingo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pelota nagusi atzo Amezketako sanbartolomeetan

Pelota nagusi atzo Amezketako sanbartolomeetan