Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ieraregibizkar errotan dagoen Pello Zabala Gunean egingo dira tailerrak. NÚÑEZ
Amezketa

Argizaiolekin argazkiak ateratzeko saioa izango da bihar

San Bartolome elizan izango da eta parte hartu nahi duten herriko emakumeak beltzez jantzita joatea eskatu dute

YARZA

Asteazkena, 13 uztaila 2022, 00:04

Comenta

Joseba Urretabizkaia argazkilaria Amezketako argizaiolen ohiturari buruzko liburua prestatzen ari da, eta bihar ostegunerako argazki-saioa antolatu du San Bartolome elizan. Argazkietan ateratzeko herriko emakumeak bertan egotea eskatu du, beltzez jantzita, argizaiolen inguruko ohiturak egiten irudikatzeko.

Argazki-saioan parte hartu nahi dutenek arratsaldeko 17:00etan eliza-atarira gerturatu beharko dute. Hala ere, aurrez izena eman beharko da, 657 370 156 telefono zenbakira deituz. Argazki-saioaren ondoren Pello Zabala gunean herriko produktuekin prestatutako merienda eskainiko du udalak parte hartzaileentzako.

Bisita gidatuak

Azken urteotan bezala, herria ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira uda honetan ere. Lehenengoz, Pello Zabala gunetik antolatu dira eta 'Argi ezkutuaren bila' bisita gidatuaz gain, talo tailerrak ere antolatu dira larunbatero, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bi asteburuz behin txandakatuz egingo da ekitaldi bakoitza. Datorren larunbatean, uztailaren 16an, talo tailerra egingo da, baita uztailaren 30ean eta abuztuaren 13an eta 27an ere. Tailerrean errotaren funtzionamendutik hasi, irina egin eta taloa prestatzerainoko prozesu guztia ezagutuko dute parte hartzaileek. Amaieran, taloa egin eta Amezketako baserritarren produktuekin dastatuko dituzte. Tailerraren prezioa talde bakoitzeko 60 eurokoa izango da, eta horretaz gain, parte hartzaile bakoitzeko sei euro ordaindu beharko dira helduen kasuan eta hiru euro zortzi urtetik beherako haurrentzat.

Bisita gidatuen datorren hitzordua uztailaren 23an izango da, eta hurrengoak abuztuaren 6an eta 20an. Amezketako historia eta kultura ezagutuko dute parte hartzaileek, Aralarko trikuharrietatik San Bartolome elizan gordetzen diren argizaioletaraino. Bisitaren hasieran bertako produktuak dastatzeko aukera izango da. Bisita gidatuaren prezioa taldeko 60 eurokoa izango da, eta pertsonako hiru euro ordaindu beharko dira.

Bestalde, uztailean eta abuztuan igandero Pello Zabala guneko interpretazio zentroa ikusteko aukera egongo da eguerdian, Amezketako natur eta kultur ondarea ezagutzera ematen duena. Sarreraren prezioa hiru eurokoa izango da.

Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea 657 370 156 telefono zenbakira deituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argizaiolekin argazkiak ateratzeko saioa izango da bihar

Amezketa: Argizaiolekin argazkiak ateratzeko saioa izango da bihar