Alegiak Andoainen aurka jokatuko ditu gaur Herriarteko pilota txapelketako partidak
A. GOIKOETXEA
Ostirala, 20 maiatza 2022, 00:05
Alegiako pilotariek Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetako itzulerako partidak jokatuko dituzte gaur 19:00etan Alegiako Elorri pilotalekuan. Gogora dezagun pasa den astean Andoainen jokatutako joanekoa 2-1eko emaitzarekin amaitu zela, andoaindarren alde. Alegiarrek nagusitasunez irabazi zuten nagusien mailako partida (5-22), baina galdu egin zituzten, estu bada ere, kadeteen mailakoa (22-19) eta jubeniletakoa (22-16).
Kanporaketa zabalik dago, ordea, oraindik ere. Zalantzarik gabe, zaleen babesa asko eskertuko dute gaur Alegiako pilotariek, markagailuari buelta eman eta final laurdenetarako txartela lortzeko.