Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Aimar Irigoien 200 kiloko Agerre Harriarekin lanean. NÚÑEZ
Berastegi

Aimar Irigoien nagusitu zen Agerre harriekin

YARZA

Asteartea, 28 ekaina 2022, 00:15

Comenta

Agerre I.aren ondorengoen presentziarekin ospatu zen igandean bere harrien plazara itzulera. Aimar Irigoien, Jon Unanue 'Goenatxo III.a' eta Jokin Eizmendi izan ziren harriak jasotzeko arduradunak, gizonezkoen Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketako eta emakumezkoen Gipuzkoako txinga eramate txapelketako kanporaketen jaialdiaren baitan.

Lehenengo 200 kiloko harri errektangularrarekin aritu ziren lanean, bi minutuko txandatan. Irigoienek lau jasoaldi eman zizkion, Eizmendik hiru baleko egin zituen eta Goenatxo III.ak bakarra. 152 kiloko kubikoari berriz, hamabi jasoaldi eman zizkion Aimar Irigoienek, bat gutxiago Jokin Eizmendik eta bederatzi Goenatxok. Luis Mari Lopetegi 'Agerre I'aren bilobek, Aliak eta Adurrek, eman zizkieten sariak.

Herri-kirol kanporaketa nagusiena Gipuzkoako bigarren mailako aizkolarien txapelketako bigarrena izan zen. Sei aizkolarik hartu zuten parte eta guztietan azkarrena Xabier Zaldua izan zen, 10 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Bigarren Aratz Mugertza izan zen, hirugarren Izeta VI.a, laugarren Ibon Garaiburu, bosgarren Aitor Urteaga eta seigarren Urtzi Olasagasti.

Gainera, goizeko ekitaldien baitan Gipuzkoako nesken txinga txapelketa jokatu zen, Ane Urrestik irabazi zuena 22 plaza, zinta ba eta 4,13 metro osatu ondoren. Bigarren Ainitze Zumeta izan zen eta hirugarren Lierni Osa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aimar Irigoien nagusitu zen Agerre harriekin

Berastegi: Aimar Irigoien nagusitu zen Agerre harriekin