Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Beasainek bere odolkiaren festa ospatuko du larunbatean

Dastaketak, erakusketak argazki rally-a eta, nola ez, odolki ekoizle onenari saria izango dira XXX. Odolki lehiaketaren eta azokaren protagonista

Joseba Zubialde

Jueves, 6 de noviembre 2014, 17:41

Iaz, Olano haragitegiak zortzigarren aldiz irabazi zuen Beasaingo Odolkiaren lehiaketa. Aurten ikusi beharko da ia bere odolkia berriz ere garaile ateratzen den larunbat honetan, hilak 8. Hogeita hamargarren urteurrena ospatuko du Beasaingo Odolkiaren Kofradiak, Goierriko herri honetako odolkia sustatu eta ezagutarazteko helburuarekin jaio zena.

Urtero bezala, odolki onena saritzeaz gain, Beasaingo odolki egile desberdinen poduktuak probatzeko aukera ere izango da. Horretaz gain, ekintza desberdinak antolatu dira larunbat honetarako, hala nola, 'Odolkia, Beasaingo produktu izarra' izenburupean antolatutako argazki rally-a. Izena ematea Gernika Pasealekuko frontoiaren ondoan jarriko den stand-ean egin daiteke, 9.00tik 10.30era bitartean.

Goiz osoan zehar odolki pintxoak banatuko dira eta Beasainen ekoitzitako hainbat produktu ezagutzeko eta erosteko aukera ere emango du azokak. Honetaz aparte, arratsaldean haurrentzako jolasak izango dira Txilibutxof aisialdi taldearen eskutik.

Arratsaldeko 13.00etan jakinaraziko da ea Beasaingo Olano harategia berriz ere garaile ateratzen den lehiaketan edo beste norbaitek eramango duen aurtengo Beasaingo odolki ekoizlerik onenaren saria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beasainek bere odolkiaren festa ospatuko du larunbatean

Beasainek bere odolkiaren festa ospatuko du larunbatean