Borrar
Miguel Altuna Lanbide Heziketa

Teknologia, berrikuntza eta etorkizuna Miguel Altunan bat

Berrikuntzan erreferente da bergarako lanbide heziketa ikastetxe integratua

Lunes, 7 de julio 2025, 09:38

Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan prestakuntza aurreratua, berrikuntza teknologikoa eta enpresekin harreman estua uztartzen dira, etorkizuneko profesional teknologikoen prestakuntza bikaina helburu.

Zentroa berrikuntzan erreferente da, bai Euskadi mailan, bai estatuko eta nazioarteko esparruan ere eta gaur egun hainbat proiektu garatzen ari da LHko beste zentroekin elkarlanean, hala nola: Lantegi adimendunaren mantentze preskriptiboa Adimen Artifi zialarekin, Errealitate Areagotuaren aplikazioa urruneko laguntza teknikoan, eta biki digitalak errealitate birtualean. Halaber, LHko 50 Bikaintasun Zentroko sarean parte hartzen du, Fabrikazio Automatizatuan espezializatuta.

Europako LCAMP (Learner Centric Advanced Manufacturing Platform) proiektu estrategikoan ere parte hartzen du. LCAMPen parte izateak, aukera ematen du Europako beste erreferentziazko zentro, enpresa, unibertsitate eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzeko, kurtso berritzaileak diseinatzeko, industriarekin lotura duten Ikas Fabrikak sortzeko eta eskualdeko lankidetza-forma berriak garatzeko.

Parte-hartze honi esker, teknologia aurreratuetan trebatutako profesional erresilienteagoak prestatzen laguntzen dugu, beraien konpetentziak jasangarritasunarekin eta inklusioarekin uztartuz.

Etorkizunari begira, espezializazio-programa berritzaileak eskaintzen ditu, hala nola: Forjaketa, Fabrikazio Adimenduna eta AA & Big Data. Horiekin ikasleek prestakuntza praktikoa eta laneratze-aukerak hobetzen dituzte. Gainera, 25/26 ikasturtetik aurrera, Mikroinformatika eta Sareetako Teknikariaren erdi-mailako zikloa eskainiko da lehen aldiz.

Miguel Altuna LHIIk berrikuntza eta teknologia elkarlanaren bidez ulertzen ditu, eta etorkizunari aurre egiteko prest dago. Miguel Altuna, zure zubia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Teknologia, berrikuntza eta etorkizuna Miguel Altunan bat

Teknologia, berrikuntza eta etorkizuna Miguel Altunan bat