Borrar

Pailazoak ikuslerik gabe

Gaizka Lasa

San Sebastián

Jueves, 31 de diciembre 2020, 12:19

Comenta

Urteko lehenengo hiruhilekoa agortu baino lehen eman zitzaion bukaera kirol denboraldiari. Geroztik etorri dena ikuskizunen atalean sartzea hobe. Zenbait diru iturri lehortu ez daitezen aurrera egin dute zirko desberdinetako pailazoek. Intentzioa jarri dute, eta bejondeiela, baina ez dute maite dugun kirola berpiztu, entretenimendu produktu bat merkatuan jarri baizik. Txotxongilo eta malabaristak euren trebetasunak erakusten, eta ikusleak etxean. Hori komeria hori! Eta nork jotzen du txalo? Norekin ospatu arrakasta? Zertarako hau guztia? Zuzeneko zirrara bahitu digu birusak eta lehiaketaren xarma zapaldu. Izozmendi handia izan da kirola 2020an. Goikaldeko punta kenduta, profesional maila deritzona, beste guztia itota geratu da: gorputz hezkuntza, balioen garapena, ilusioa... Izoztuta guztia. Onar dezagun kiroltasunez aurtengo kirolaren porrota. Baina kirolariaren senarekin jarrai dezagun garaipenaren bila, etorriko da eta. Covid izenekoak ez gaitu kikildu. Ez da gu baino gehiago izango. Manuel Lasarte bertsolariak hala kantatu zion orduko katarroari: «Aspaldian zu ta ni borrokan gabiltza/nola artu nai dezun nere nagusitza/neri bukatzen bazait munduko bizitza/zu ere ilko zera alperrik zabiltza!».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pailazoak ikuslerik gabe