Secciones
Servicios
Destacamos
Urtarrilaren 25ean, Arratoiaren Urteari ekin zioten Txinan, itxura batean animalia horri atxikitako zortea eta oparotasuna ekarriko zituen 4718. urteari, alegia. Nahiz eta guk ez jakin, baina, urtarrilaren 25erako 2020.a hasia zen Birusaren Urte bilakatzen. Ordurako ia bazen Erizaintzaren Nazioarteko Urtea, zodiako txinatarrak baino sena profetiko finagoa izan baitzuen Osasunaren Mundu Erakundeak 2019ko maiatzean izendapena onartzean.
Erabateko protagonista, dena den, birusa izan da. Bestelako gauza garrantzitsu ugari gertatu diren arren, mundua bere esanetara dantzan dauka, dardara batean. Ni neu liluratuta nauka SARS-CoV-2k, ez baitnekien zein puntutaraino izan zitekeen harrigarria nanozera erdi zonbi hori (biziduna da? ez da?) zenbait zientzia-komunikatzaile eta dibulgatzaileren arrimuan gauzak ulertzen hasteko saioa egin nuen arte.
Metafora bezala ere izugarri indartsua iruditzen zait zentrifugatzaile erraldoi batean bueltaka gauzkan parasitoa. Bikain islatzen ditu bere jardunarekin interes partikularretan oinarritutako joera eta jarrera suntsitzaileak eta, aldi berean, oso-oso agerian utzi ditu interes partikularretan oinarritutako hainbat eta hainbat joera eta jarrera suntsitzaile. Edonola ere, Sherlock Holmesek Moriarty profesorearen beharra zuen bezala, gaizkiak beti du inguruan ongia, eta horren -nahiago izanez gero, arduraren edo elkartasunaren- adibide superlatiboak ere ekarri dizkigu 2020.ak. Izan ere, promesaz beteta zetorren eta amesgaizto bilakatu den urte honi buruz gauza asko esan daitezke. Asko eta oso desberdinak, ez baititugu guztiok berdin jasan pandemiaren denetariko kolpe eta galerak.
Birusak azken txokoraino argiztatu duen urtea izango da niretzat 2020.a, balentria harrigarrienak eta zitalkeria deitoragarrienak eragin eta azaleratu dituena, gogorarazi diguna gutako ia edonor bilaka daitekeela heroi, baina bereari bakarrik erreparatzen dion txatxu egoista malapartatu hori ere gutako bat dela. Gu geu, akaso. Lehendik nekiena berretsi dit Birusaren Urteak, eta piztu dit Txertoaren Urteak -zergatik ez dugu izendatzen Zientziaren Urtea?- beste bide bat hartuko duela sinesteko behar bizia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.