Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Usoz

Ordutegi bereziak azterketak prestatzeko

UPV/EHUk jakinarazi du Donostiako campusean ikasgela gehiago eskainiko direla ikasleek urtarrileko azterketak presta ditzaten

Asteazkena, 15 abendua 2021, 17:14

Comenta

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura autonomia erkidegoko hiru campusetan, 2020-2021eko ikasturteko urtarrileko azterketak direla eta, ordu tarte zabalarekin. Guneen irekiera eta itxiera datak azterketa aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude, eta campusaren arabera aldatzen dira. Unibertsitateak zehaztu duenez, sartzeko EHUko ikasle txartela izatea beharrezkoa izango da eta bizi dugun osasun egoera dela-eta neurriak betetzea ere.

Ohar batean jakinarazi dutenez, Gipuzkoako campusean Donostiako Elbira Zipitria zentroan asteburuetan irekiko dira ikasteko gelak, 09:00etatik 21:00etara, abenduaren 18, 19 eta 26an eta urtarrilaren 2, 6, 8, 9, 15, 16 eta 20an. Halaber, Donostiako Carlos Santamaria zentroan dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegia larunbatetan egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00ak arte, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 8an izan ezik.

Horretaz gain, Bizkaiko campusean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egongo dira irekita beheko solairuko gelak, 08:15etik 14:00etara eta 15:15etik 21:00etara, larunbatetan eta igandeetan (abenduaren 18, 19 eta 26 eta urtarrilaren 2, 6, 8, 9, 15 eta 16). Ikasturte honetan 900 leku baino gehiago eskainiko dira, eta jantokiak itxita egongo dira.

Azkenik, EHUko iturriek jakinarazi dutenez, Arabako campusak Hezkuntza eta Kirol Fakultatean irekiko ditu ikasteko gelak, Gasteizen. Abenduaren 18, 19 eta 26an eta urtarrilaren 2, 6, 8, 9, 15 eta 16an zabalduko dira, 09:00etatik 21:00etara bitarte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ordutegi bereziak azterketak prestatzeko

Ordutegi bereziak azterketak prestatzeko