Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
De la Hera

Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko mahai ingurua

Ostiral honetan otsailak 25 antolatu du Bilbon EHUgunek gizarte eztabaida bultzatzeko

Asteazkena, 23 otsaila 2022, 17:13

Comenta

EHUgune Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta gizartearen arteko elkarrizketarako foro iraunkorrak mahai inguru bat antolatu du ostiralerako, otsailaren 25erako, Bilboko Bizkaia Aretoan, Kataluniako oinarrizko errenta unibertsalaren proiektuaren proposamenen, arrazoien eta helburuen inguruko gizarte eztabaida bultzatzeko.

Sustatzaileen arabera, proiektu horren helburua pobrezia eta prekarietatea haustea da, gutxieneko nahikotasun ekonomikoa bermatuz, bizitza proiektuei askatasun eta autonomia handiagoz ekiteko gai izateko, EHUko iturriek jakitera eman dutenez.

Ostiraleko topaketa Eva Ferreira EHUko errektorearen ongietorriarekin hasiko da, 16:30ean, eta jarraian egingo den mahai inguruan izango dira Laura Vilagrà i Pons Kataluniako Generalitateko Lehendakaritzako kontseilaria, Sergi Raventós Kataluniako Oinarrizko Errenta Unibertsala Inplementatzeko Plan Pilotuaren Bulegoko zuzendaria, Julen Bollain oinarrizko errentan aditua eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Angel Elias EHUko irakasle eta mahai inguruko moderatzailea.

Oinarrizko errenta indibiduala, baldintzarik gabekoa eta unibertsala da, pertsona guztiei gutxieneko nahikotasun ekonomikoa bermatzen diena, bizitza proiektuei askatasun eta autonomia handiagoz ekin ahal izateko. «Horrez gain, oinarrizko errenta unibertsal batek garapen jasangarriko hainbat helburu lortzen lagun lezake: pobreziaren amaiera, zero gosea, lan txukuna eta abar. Proposamen horrek zalantzak eta eztabaidak sortzen dituen arren, 70 esperientzia pilotu baino gehiago daude gaur egun munduan», azaldu du David Hoyos EHUguneko zuzendariak.

Bere hitzetan, «jardunaldi honen bidez, oinarrizko errentaren inguruko eztabaida soziala eta herritarren parte hartzea bultzatu nahi dira, Kataluniako Generalitatea prestatzen ari den esperientzia pilotuaren bidez. Esperientzia pilotu horrek Kataluniako oinarrizko errenta unibertsalaren proiektuaren arrazoi, proposamen eta helburuetara hurbilduko gaitu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko mahai ingurua

Oinarrizko errenta unibertsalari buruzko mahai ingurua