
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Jueves, 11 de julio 2019
Atzerrian enpresa praktikak egiteko 400 Global Training beka banatuko ditu gazteen artean SPRI Taldeak, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez egin duen deialdian. Global Training bekak nazioartean mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezibestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea. Aurten 4,12 milioi euroko aurrekontu du.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin duen agerraldian azaldu duenez, «Euskadik hazten jarraitzeko behar duen talentua sortzeko ekintzen artean» kokatzen da Global Training beken programa. «Enpresek pertsona prestatuak behar dituzte eta esperientzia honek Euskadiko gazteei behar dituzten gaitasun eta ezagutzak eskuratzeko aukera ematen die, nazioarteko ingurune multikultural batean aritzeko aukeraren balio gehigarriarekin», adierazi du.
Programak aukera ematen du atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko, enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, gazteen espezializazio akademikoarekin lotuta. Beken bokazioa kanpoan barneratutako gaitasun eta ezagutza Euskadira ekartzea da, eta atzerriko egonaldia luzatzen duten gazteen kasuan, berriz, dauden tokitik euskal ekonomiaren interesak defendatzeko laguntzaile izatea.
Gutxienez sei eta gehienez hamabi hilabeteko bekak dira, eta, erakunde kolaboratzaileek ahalbidetzen dituzten luzapenei esker, praktikak zortzi hilabetekoak izango dira batez beste. Onuradunek aurretik 40 orduko prestakuntza jasoko dute, eta emango zaien laguntzarekin ordainduko dituzte garraioa eta sei hilabeteko ostatua, mantenua eta bestelako gastuak (adibidez, bisatuak). Laguntza berdinak emango dira jomugak gorabehera. Horrez gain, programak laguntza medikoa eta istripu eta bidaietarako asegurua ematen dizkie bekadunei.
Laguntzen hartzaileak izango dira goi mailako prestakuntza duten 30 urtetik beherako gazteak (graduak, lizentziaturak nahiz Lanbide Heziketa), B1 edo B2 ingeles mailarekin. Praktikak egingo dituzte enpresa edo erakundeetan, hilean 1.400 euro inguruko poltsa batekin.
Global Training bekak mota honetako nazioarteko mugikortasuneko formakuntza programetan esperientzia dun erakunde laguntzarekin kudeatzen dira, besteak beste, Novia Salcedo Fundazioa (60 beka), Ikaslan eta AFM (60 beka), Euskal Ganberak (40 beka), Euskal Herriko Unibetsitatea (60 beka), Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea (60 beka), Garapen eta Donostiako Sustapena (60 beka), eta Hetel, Confebask eta Adegi (60 beka).
Erakunde laguntzaileek formakuntza praktika onenen bilaketa egiten dute nazioarteko enpresa eta erakundeetan, gazteek esperientzia praktikoa izateko aukera izan dezaten, eta deialdiaren eta aukeraketa prozesuaren ardura bere gain hartzen dute, Euskal Nazioartekotze Agentziarekin koordinatuta.
Gainera, entitate laguntzaileek hasierako formakuntza ematen dute, gazteak nazioarteko esperientzia honetarako prestatzeko, eta bekadunen eta enpresa hartzaileen jarraipena eta babesa bere gain dago bekak irauten duen denbora guztian. Bukatzeko, azken txostenaren erredakzioa egiten dute, bekadunen formakuntza emaitzekin eta euren esperientzien bildumarekin.
Aurkeztu diren eskaintzak aztertuta, aurten ere, 2019ko Global Training deialdiko bekadunek bost kontinenteetako 51 herrialdetan kokatutako lehen mailako enpresa eta erakundeetan lan egiteko aukera izango dute, besteak beste, Microsoft, Harvard Medical School, NBE Emakumeak, PNUD edo CAF. Hautagaitzak aurkezteko epea uztaila eta iraila bitartean izango da. Bekadunek azaroan jasoko dute hautatutako formakuntza, eta hilabete horretan bertan hasiko dira euren lan guneetara bidaiatzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.