Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Igor Esnaola Psikologia Fakultateko ikerlaria. Nagore Iraola. UPV/EHU

Etxerik gabeko pertsonen osasuna hobetu egiten da sozializazioarekin

UPV/EHUk egindako ikerketak eguneko zentroen garrantzia nabarmendu du eta «gizarte-harremanak eraikitzeko» erabiltzea proposatu

DV

Astelehena, 20 abendua 2021, 12:43

Comenta

Pertsonen arteko harremanak garatzea garrantzitsua da etxerik gabeko pertsonen osasunaren pertzepzioa hobetzeko. Hala adierazi du UPV/EHUk egindako ikerketa batek. Igor Esnaola ikerlariaren esanetan «etxebizitzarik gabeko pertsonen osasuna hautematean eragina izan zezaketen zenbait aldagai aztertzea izan zen lan honen helburua».

Horretarako, hainbat izan dira kontuak, besteak beste pertsonalak: sexua edo egoitza-bazterkeria larrian dagoen pertsona batek kalean daraman denbora; pertsonen arteko aldagaiak, hala nola familiakoekin edo eguna bakarrik edo norbaitekin batera igarotzen duten; eta, azkenik, gizarte-zerbitzuen eragina.

Gaur egun, etxerik gabeko 700.000 pertsona baino gehiago bizi dira Europan, eta datozen urteetan goranzko joera izatea espero da. Euskadin, 2.800 pertsona inguru bizi dira egoitza-bazterkeria larrian. Datu horiek ikusita, UPV/EHUko Psikologia Ebolutiboaren eta Hezkuntzaren Psikologia sailak azterlana garatu du egoera hobeto ezagutzeko.

«Ikerketa honen emaitzek erakusten dute sexua ez dagoela oso lotuta kolektibo horren osasunarekin. Hala ere, kalean emandako denborak eragin nabarmena izan du; hau da, zenbat eta denbora gehiago eman etxerik gabeko pertsona batek, orduan eta okerragoa da haren osasunari buruz duen pertzepzioa. Luzaroan etxerik ez izatea osasunaren pertzepzio txarrari lotuta dago bereziki», adierazi du Esnaolak.

Eguneko zentroen garrantzia

Gainera, eguneko zentroak elikadurarako eta higienerako ez ezik, gizarte-harremanak eraikitzeko ere erabiltzea proposatzen du. Azterlanak ondorioztatu duenez, etxerik eza arazo konplexua da, eta egiturazko faktoreek eragin dezakete, hala nola gizarte- eta osasun-sistema eskasek edo desegokiek, etxebizitza eskuraezinek edota banakako faktoreek, hala nola osasun- eta pobrezia-arazoek edo buru-nahasteek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxerik gabeko pertsonen osasuna hobetu egiten da sozializazioarekin

Etxerik gabeko pertsonen osasuna hobetu egiten da sozializazioarekin