Borrar
Juantxo Lusa

Etxeko gastuak murrizteko zenbait aholku

Gabonetako erosketetan eta urtarrilari begira hilabetea gogorregia izan ez dadin Kontsumobidek gomendioak argitaratu ditu

Igandea, 8 urtarrila 2023, 13:42

Comenta

Opariak, plan mordoa, konpromisoak, bidaiak, txangoak, kapritxoren bat, kanpoan egindako otorduak edo parrandak. Gabonetan asteetan ohikoa da normalean baino zertxobait gehiago gastatzea. Eta prezioek gorakada izan ohi dute urtarrilean energian, supermerkatuan edo hipotekan. «Hori guztia dela eta, gero eta gehiago kostatzen zaizu hilabete amaierara iristea, eta familiako ekonomia horren ondorioak jasaten ari da», dio Kontsumobidek. Horren jakitun, eta kontsumitzaileen poltsikoko zuloa handiegia izan ez dadin, zenbait aholku argitaratu ditu urte amaiera eta urte berriari begira.

Pentsatu honetan: beharrezkoa ez den gastu batean aurrezten duzun euro bakoitza benetan behar duzun zerbaitera bideratu dezakezu. Dirua zertan gastatzen duzun jakiteak dirua aurrezten lagunduko dizu, eta, horretarako, gastu guztien jarraipena eginez gero, zure ekonomia hobeto kontrolatuko duzu.

Aurrekontu bat egitea diru-sarreren eta gastuen zerrenda bat egitea baino zerbait gehiago da: egoera bakoitzera egokitzen jakitea da, beharrak ezagutzea, eta beharrezkoa den hori lehenestea. Oraintxe azalduko dizugu nola egin:

  1. 1

    Zein dira zure sarrerak?

Aurreikusitako sarrerak kalkulatu behar dituzu, hainbat iturritatik datozenak, hala nola nominak eta laguntzak. Lagungarria izango zaizu joan den urtekoak kontuan hartzea, ideia bat egin ahal izateko.

  1. 2

    Sailkatu gastuak

Finkoak eta beharrezkoak. Alokairua, hipoteka, komunitatea, hezkuntza, janaria, ura, argindarra, gasa, garraioa, etab. Batzuk aldakorrak izaten dira (adibidez, gasa edo argindarra, edo erosketaren zerrendan beharrezkoak ez diren produktuak), eta horien gastuak murriztu ditzakezu neurriz eta kontrolarekin kontsumituz gero.

Noizbehinkakoak eta beharrezkoak ez direnak. Oro har, aisialdiari lotutako gastuak dira: jatetxeak, bidaiak, zaletasunak, etab. Hala behar izanez gero, murriztu edo ezabatu ditzakezu.

Ezuztekoak. Ezustean sortzen dira, hala nola etxeko konponketak, etxetresnen edo autoen matxurak eta gastu medikoak.

  1. 3

    Erne inurri-gastuekin

Gabonekin eta oporrekin eman dezake kantitate txikiak direla eta, hala, maiz oharkabean pasatzen dira. Kafe bat, garagardo bat, pipa-zorro bat… Hilabetearen bukaeran zure aurrekontua desorekatzeko adinako kopuru handietara irits daitezke. Aholku gisa, egin ezazu horien guztien zerrenda bat, beharrezkoak ez direnak antzemateko.

Gabonak, merkealdiak eta oporrak. Garai horietan zure ekonomia kolokan jarri dezaketen aparteko gastu asko sortzen dira. Ezarri muga bat, kontrolpean edukitzeko. Baloratu ere, adibidez, zure aurrezkien zati bat oporretara bideratzeko aukera, muga bat jarrita betiere.

  1. 4

    Aurrezkia

Sarrera eta gastu guztiak ezagutzen dituzunean, aurrezki-helburu errealista bat finka dezakezu; une horretan, gastu finko gisa har dezakezu. Erreserba ekonomiko bat edukitzea lagungarria izango zaitu ezustekoei lasaitasun handiagoz aurre egiteko. Era berean, nahi duzun horretan gastatu ahal izango duzu, adibidez, bidaia bat egiten, auto bat erosten, edo ikasketak ordaintzen.

Kontsumo arduratsuaren gakoetako bat da, hain zuzen, «nahi» eta «behar» izatearen arteko aldea ulertzea. Zerbait erosi aurretik, pentsatu benetan behar ote duzun, maiz erabiliko ote duzun edo etxean antzeko produkturen bat ba ote duzun. Alderatu prezioak, eta kontuz ibili ustezko pagotxekin, produktu horien prezioa asko jaitsi bada ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxeko gastuak murrizteko zenbait aholku

Etxeko gastuak murrizteko zenbait aholku