Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Programazioa, telematika eta euskal dantza, eskutik liburu berean

Hiru arlo horiek lotu dituzte Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek 'Sareetan zehar dantzan Java erabiliz' lanean

Larunbata, 5 otsaila 2022, 12:44

Comenta

Itxuraz bata bestetik oso urrun dauden hiru diziplina lotzen ditu Iñaki Goirizelaia eta Maider Huarte UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleek berriki argitaratu duten 'Sareetan zehar dantzan Java erabiliz' liburuak: programazioa, telematika eta dantza.

EHUk ohar baten bidez gogoratu duenez, «Java programazio-lengoaia eta plataforma informatiko garrantzitsu bat da. Egunero erabiltzen diren hamaika aplikazio, tresna informatiko eta webguneek ez lukete funtzionatuko Java instalatuta ez balute. Sakelako telefonoetatik konputagailu pertsonaletara, jokoetarako kontsoletatik hasi eta tabletetaraino, sentsoreetatik Internetera, Java nonahi dago».

«Teknologiak eta kulturak eskutik joan behar dute. Ez dago beste aukerarik«

iñaki goirizelaia

Egilea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea

Gauzen Internetek (Internet of Things) azken urteotan izan duen izugarrizko bilakaera dela eta, egunetik egunera Java erabiltzen duten en produktuak sortzen dira. Gauzen Internet horretako aplikazioak ingurune banatuetan egikaritzen dira alegia, edozein tokitan eta sarearen bidez konektatuta dauden gailuetan.

'Sareetan zehar dantzan Java erabiliz' izeneko liburuaren xedea aipaturiko ingurune banatuetan hain ezagun bihurtu diren aplikazioak programatu ahal izateko oinarrizko kontzeptuak irakastea da, baina ez hori bakarrik. Hala, Iñaki Goirizelaia eta Maider Huarteren lanak itxuraz bata bestetik horren urrun dauden hiru diziplina lotzen ditu: programazioa, telematika eta euskal dantza.

«Eskoletan Java programazio-lengoaia erakusten ari nintzenean, dantza adibideez baliatzen nintzen, edo dantza talde baten kudeatze moduaz, edo horrelakoak. Hortik atera nuen ideia, labur esanda, kontzeptu konplexu horiek irakasteko erabiliko diren adibideetan, euskal dantzak aipatuko ditugu, dantza horiei buruzko azalpen laburrez eta ilustrazio ederrez gozatzeko aukera izango du irakurleak», azaldu du.

Liburua testuliburu lagungarri gisa diseinatuta dago objektuetan oinarritutako programazioa eta ingurune banatuetako programazioa ikasten hasten diren ikasleentzat. Era berean, egokia izan daiteke kontzeptu horiek modu autodidaktan ikasi nahi dituztenentzat.

«Teknologiak eta kulturak eskutik joan behar dute. Ez dago beste aukerarik: Euskal Herriak ikerketan oinarritutako berrikuntza eta teknologia berriak sortu behar ditu, baina ahaztu gabe gure kultura aurrera egiteko ezinbesteko tresna ere badela. Zalantzarik gabe, teknologian eta gure kulturan oinarrituz, etorkizun hobea eraikitzeko aukera paregabea daukagu», adierazi du Goirizelaiak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Programazioa, telematika eta euskal dantza, eskutik liburu berean

Programazioa, telematika eta euskal dantza, eskutik liburu berean