Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Eva Epelde irakaslea, Onintze Parra eta Maider Bolaños ikasleak eta Asier Aranzabal irakaslea. Jorge Navarro/UPV
Maider Bolaños | Onintze Parra

EHUko bi ikasleren erregai garbiaren proiektua saritu dute

Maider Bolaños eta Onintze Parrak bigarren postua lortu dute Aveva Prozesu Kimikoen Simulazioen Nazioarteko Txapelketaren 'Egoera Egonkorrean Simulaziorik Onena' atalean

J. A.

Larunbata, 22 urtarrila 2022, 11:40

Comenta

Hasiera zailak bizi ostean amaiera gozoak lortzeak bat betetzen du. Horixe izango da Maider Bolaños eta Onintze Parra Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Kimikoa Masterreko ikasleen sentsazioa egunotan, are gehiago nazioarteko lehiaketa batean izan denean eta aurkari modura 53 unibertsitateko 487 ikasle egon direnean.

Aveva Prozesu Kimikoen Simulazioen Nazioarteko Txapelketaren 'Egoera Egonkorrean Simulaziorik Onena' atalean dieselaren ordezko dimetil eterra (DME) erdietsi dute Bolaños eta Parrak. «Ingeniaritza Kimikoko graduan PRO/II izeneko prozesu simulagailu bat erabili genuen 'Prozesu eta Produktuaren Ingeniaritza' irakasgaian. Bioi asko interesatzen zaigu prozesuen ingeniaritza arloa, eta apuntatzea erabaki genuen. Lehiaketa indibidualki edo taldeka egin ahal zen. Gure kasuan, Ingeniaritza Kimikoko Masterra egiten geunden, beraz, bikote bezala izen ematea erabaki genuen, lan karga apur bat banatzeko», azaldu du bigarrenak.

Hasiera zaila izan zen bi ikasleentzat, Avevak lehiaketarako eskaintzen zuen simulazio programa berria ez zutelako ezagutzen. Hala, dezente denbora behar izan zuten funtzionamendua ulertzeko. Baina, behin simulagailu berria apur bat ezagututa, hiru atazak bidaltzea lortu zuten.

«Gehien gustatu zitzaigun eginkizuna lehenengoa izan zen, eta horretan, hain zuzen, gelditu ginen bigarren postuan. Gainera, epaileetako bati asko gustatu zitzaion gure planteamendua, esan digutenez», adierazi du Bolañosek.

Hiru atazako lehiaketa

Lehiaketak hiru ataza zituen: prozesua egoera egonkorrean simulatzea eta destilazio zutabea optimizatzea; erreaktore, bero trukagailu eta destilazio zutabe komertzial batzuen artean konbinazio posibleak eta ekonomikoki merkeenak aukeratzea eta simulatzea; kontrol sistema bat egoera ez-egonkorrean barneratzea prozesuan. Bada, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko bi ikasleek 'Simulazio Onena Egoera Egonkorrean' lehen atazan lortu dituzte emaitzarik onenak.

EHUk jakinarazi duenez, Aveva nazioarteko enpresa bat da, eta software industriala garatzen du, bereziki ingeniari kimikoentzako prozesu kimikoak simulatzeko eta diseinatzeko softwarea. Lehiaketa hastean prozesu bat proposatu zuen Aveva enpresak: metanolaren deshidratazioa DMEa lortzeko; erregai garbi bat, hain zuzen, diesela ordezkatzeko gai izan daitekeena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EHUko bi ikasleren erregai garbiaren proiektua saritu dute

Maider Bolaños | Onintze Parra: EHUko bi ikasleren erregai garbiaren proiektua saritu dute