Borrar
Martxoaren 3an Basa Bizitzaren Munduko Eguna ospatuko da.

BiArteko: Biodibertsitatearen, artearen eta ekologiaren mugimendua

Aranzadi Zientzia Elkarteak 'BiArteko Mugi' egitasmoari emango dio hasiera

E. A.

Domingo, 2 de marzo 2025

Bihar, martxoak 3, Nazio Batuek Basa Bizitzaren Munduko Eguna ospatuko dute, «gure inguruan elkarrekin bizi diren fauna eta flora basatien forma eder eta askotarikoak» goraipatzeko. Diote europar gehienen eguneroko ingurunea hiria dela, eta hiri- biodibertsitatea gero eta nabarmenagoa den moduan, aukera paregabea baita natura-ondarea zabaltzeko eta balioesteko.

Helburu horrekin, erronka ekosozial berri bat jarriko du abian, hiri-ondare naturalari balioa emateko, mugikortasunaren eta txikiari buruzko jakin-minaren bidez, artea eta teknologia erabiliz dibulgazio-irismena handitzeko.

Testuinguru horretan, Aranzadi Zientzia Elkarteak 'BiArteko Mugi' egitasmoari emango dio hasiera. Kutxa Fundazioak finantzatuta, proiektua Chillida Leku Museoak, Bizikletaz Adinik Ez GKEak (BAE) eta Ikasplay enpresa teknologikoak osatutako erakundeen arteko aliantzaren baitan garatu dute, Donostiako Udalaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) hasierako laguntzarekin. Helburua da hiriko biodibertsitateari balioa ematea, mugikortasuna sustatuz eta hirian bizi diren basa-espezieek prozesu ekologiko eta ebolutibo liluragarriak nola gordetzen dituzten erakutsiz.

Besteak beste, ibilbide eta esku-hartze artistikoak diseinatuko ditu Donostian zehar, egunerokotasunean oharkabean igarotzen diren espezie txikiak ikusarazteko, haien garrantzi ekologikoa eta hiri-inguruneak hartzen dituen askotariko egokitze-harremanak azpimarratuz. Hirian barrena ibiltzera gonbidatuko du, Donostiako hainbat tokitan kokatutako multimedia-edukiekin eta QR kodeak erabiliz.

Era berean, interbentzio artistikoak antolatuko dira. 2026an Chillida Lekuk koordinatuko duen egoitza sortzaile batean asmatuak, hainbat berdegunetan erakutsiko dira, kultura- eta dibulgazio-ibilbide bat osatuz. Gainera, aplikazio mugikor bat garatuko da, sedentarismoa sustatu beharrean, gure natura-ondarea ezagutzeko.

Azkenik, gizarteratzea eta herritarren parte-hartzea sustatzeko, BAEk trizikloak jarriko ditu eskura mugikortasun urriko pertsonek ibilbideekin bat egin dezaten. Parte hartzeko guneak ere irekiko dira, herritarrek ideiak, iradokizunak eta kezkak proposa ditzaten, belaunaldien arteko harremanak sustatuz eta genero-ikuspegia indartuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco BiArteko: Biodibertsitatearen, artearen eta ekologiaren mugimendua

BiArteko: Biodibertsitatearen, artearen eta ekologiaren mugimendua