Borrar

Bizkaiko Aldundiko langileen ordezkariek azken erabakia salatu dute

«Euskararen normalizazio prozesuaren aurkako eraso honen aurrean» helegitea jarri eta prozesua «azken bururaino» eramateko babesa adierazi dute Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk, LABek

J. Agirre

Asteazkena, 6 martxoa 2024, 14:42

Comenta

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu ostean, Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloa oinarri, Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk, LABek sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu eta babesa adierazi diete Bizkaiko Foru Aldundiari «euskararen normalizazio prozesuaren aurkako eraso honen aurrean» helegitea jarri eta prozesua «azken bururaino» eramateko.

Zehazki, Aldundiaren 2022ko maiatzaren 17ko Akordioa (77 lanposturen egonkortze prozesua) eta 263/2022 Foru Dekretua (150 lanposturen promozioa eta 18 berriren deialdia) baliogabetu dituzte. Horretarako, gainera, argudio bezala hautagai euskaldunen eta gaztelaniadun elebakarren proportzioak kontrajarri ditu, aintzat hartu gabe euskaldun guztiek gaztelania ere ezagutzen dutela eta bi hizkuntzetan lan egin eta harremana bermatzeko gai direla, euskara ezagutzen ez duten elebakarrek ez bezala.

Azken sententzia hauek euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judizialaren baitan kokatu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak. Bizkaikoari buruz, zehazki, lanpostuak egonkortzeko azken fasean iritsi direla nabarmendu du, « herritarren eskubideak ez ezik langileen eskubideak ere kaltetuz» eta, era horretara, «jurisprudentziaren bidez doktrina aldaketa ezarriz».

Ildo horretan, «oso kezkagarritzat» jo du lanpostu publikoetan bi hizkuntza ofizialetako baten ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» dela baieztatzea. «Orain arteko sententzien soka beretik, beti euskararen aurka», dio oharrak.

Azkenik, nabarmendu du euskararen aldeko hizkuntza-politiketan jauzi bat egiteko akordio soziopolitiko zabal baten beharra eta norabide horretan lan egiteko konpromisoa azaldu du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizkaiko Aldundiko langileen ordezkariek azken erabakia salatu dute

Bizkaiko Aldundiko langileen ordezkariek azken erabakia salatu dute